EAJ-PNVk Merkataritzarako udal sail bat sortuko du, sektorearen suspertze eta modernizazio planak bultzatzeko

Auzo merkatuen berreskurapena eta negozio aukera berriak eskainiko dituen ekitaldi politika bat, merkataritzarako agenda gasteiztarrean ere nabarmenak dira

EAJ-PNVk Merkataritzarako udal sail bat sortuko du, sektorearen suspertze eta modernizazio planak bultzatzeko 16Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 16 |
Araba

PARTEKATU

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Gerardo Armesto plaza aukeratu du, Gasteiz Etorbidea eta Merkatuaren ardatzean hai zuzen ere, datorren legealdira begira bertako merkataritzarekiko bere konpromisoak aurkezte aldera. Ana Oregi, Gorka Urtaranek Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaitzako bigarrenak, merkataritza jarduerara bideratutako hutsik dauden lonjen berreskurapena, hamalau auzo merkatuen berraktibatzea edo, bertako merkataritzarentzako negozio aukera berri gisa, “on line” bidezko salmenten promozioa bezalako proposamenak zerrendatu ditu. Merkataritzarako udal sail berri batek zuzenduko dituen neurriak guztiak ere, eta EAJ-PNVk saila sortzeko erabateko konpromisoa agertu du.

Bertako eta hurbileko merkataritza, Vitoria-Gasteiz bezalako superhiri bateko funtsezko zati bat da, ez bakarrik jarduera ekonomikoa eragiten duelako, baizik eta dauden tokietan gizarte jarduera eragin, enplegua sortu eta, orohar, bizi kalitatea eskaintzen duelako, bai hirigunean, bai auzoetan ere. Hori dela eta, gure hauteskunde programako ardatzetako bat da, zeinetan sektorearekin batera jarduera hauxe bultzatzeko, bederatzi lankidetza neurriz osatutako sorta proposatzen dugun”, zehaztu du Ana Oregik.

Proposamen jeltzaleen banakapenean, 2023-2030 Merkataritza eta Ostalaritzarako Plan Estrategiko berria agertzen da, zeinen erredakziorako, orain dela lau urte martxan jarritako plan estrategikoaren neurriak baliozkotu diren eta dagoeneko, neurrietako %90 egikaritu diren. “Inguruko hiriekin alderatuta merkataritza eta ostalaritza desberdin bat sustatuko duen plan nahi dugu, lehiakorrak, modernoak, kalitate gorenekoak, sozialki arduratsuak eta bertan bizi direnei zein bisitatzen gaituztenei bideratutakoak. Lehen aldiz ezagutzen dituztenek, esperientzia errepikatu gura dezaten”, azpimarratu du Oregik.

Bost Enparantza, Santa Barbara plaza bezalako espazioetan EAJ-PNVk legealdi honetan hiriguneko merkataritza berreskurapena bultzatzeko ekimena, aurrera darrai, berraktibatze filosofia auzoetara zabalduz. Horretarako, funtsezko erreminta, merkatari eta ostalariekiko kontaktua eta lankidetza izaten jarraituko dute, eta horretarako, besteak beste, zera proposatzen da: merkataritzarako udal saila, sektoreari ahal den esparru guztietatik laguntza eskaintzea izango duena jomuga.

Oregik, datorren legealdira begirako programaren beste ardatz bat, merkataritza esparruan, auzoetako merkatuen eta hutsik dauden lonjen berreskurapena dela azpimarratu du. “Hamalau auzo merkatuen kokapen ona aprobetxatu behar dugu, berton jarduera berriak sortzeko, ez bakarrik merkataritzarekin erlazionatutakoak, baizik eta kultura kudeaketarekin ,erakusketa espazioekin eta berrikuntzarekin erlazionatutakoak. Networking eta coworking irudiak erabiltzea ere proposatzen dugu, auzokideen eta merkatarien beraien eskutik merkatuak berrasmatuz”, zehaztu du hautagaitza jeltzaleko bigarrenak.

Jarduera gabeko espazioetan esku hartzeaz gain, EAJ-PNVk, merkataritza eta ostalaritza sektoreetan lan egiten duten pertsonei, euren negozioen erronkei arrakastatsu aurre egiteko beharrezko erremintak ematearen alde agertzen da. Horretarako, etengabeko formakuntza ahalbidetuko zaie, berezia, etorkizunera begiratzen diona eta teknologia berrietan eta berrikuntzan gako den informazioarekin. “On line bidezko salmentak bultzatu nahi ditugu, bertako merkataritzarentzako diru sarrera gehiagoren iturri gisa eta negozioa beste hiri batzuetara zabaltzeko aukera izan dezaten. Eta sektorearen profesionaltasunaren hobetze hau, gainontzeko instituzioekin eta erakunde eta merkataritza eragile guztiekin lankidetzan abiaturik”, zehaztu du Ana Oregik.

Gaur aurkeztutako merkataritza programaren beste atal bat, ekonomia zirkularrarekin eta Vitoria-Gasteizko landa eremua osatzen duten 63 guneekin erlazionatutako hori da. Ana Oregik argudiatu duenez, nekazal espazio honen aberastasunak  hurbileko merkataritza baten aldeko apustua ahalbidetzen du, 0 kilometroarekin erlazionatutakoa, bertako produktuei so egiten diena, ekologikoak eta iraunkorrak direnak. “Sasoiko produktuen ekoizpena bultzatzeko moduan gara, baita ustiakuntzen jarraikortasuna eta errentagarritasun handiagoa izango duten mini enpresen sormena bultzatzea ere. Honela, gure landa eremuak irabazteaz gain, kontsumitzaileak ere irabazle gara, elikadura osasuntsu eta osasungarri baten onurez gozatzeko aukera izango baitugu”.

Estrategia hau osatzeko, EAJ-PNVk Basaldea proiektua garatzen jarraitzea ere proposatzen du. Produktu ekologikoen ekoizpena sustatzera begira sortutako ekimen honek, nekazal enplegua sortzea ere du helburu, horretarako, erosle potentzialera helduko den hornikuntza logistiko baten egitura sortuz. Azken lau urteetan egindako lanean ostean, oraingo konpromisoa, Abetxukon sortutako ekoizpen ekologikorako hazitegia funtziona dezan eta erabateko etekina izanda.

Interesatu Zaitez