Gorka Urtaranek gizarte baliabide eta zerbitzuak areagotzeko konpromisoa hartu du, pertsona nagusiak, familiak, emakumeak, gazteak eta pertsona kalteberak artatze aldera

Alkateak 84 neurriri lehentasuna eman die “Vitoria-Gasteiz” agendan, hiria “gizarte politiketan lehena eta hiritar gutien ongizatea bermatzen erreferente izaten jarrai dezan”

Gorka Urtaranek gizarte baliabide eta zerbitzuak areagotzeko konpromisoa hartu du, pertsona nagusiak, familiak, emakumeak, gazteak eta pertsona kalteberak artatze aldera 13Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 13 |
Gasteiz

PARTEKATU

“Vitoria-Gasteizek duen gauzarik baliotsuenetako bat bertan bizi garen 250.000 pertsonak gara. Pertsonek eta berauen zaintza, udal politikaren funtsa izan behar dute izan. Bakarrik edo artatu gabeko pertsona nagusirik izan ez dadin. Gure haurrek, euren babesa eta bizitza-garapen egokiak bermatuta izan dezaten. Familia bat bera ere ez dadin atzean geratu. Udal politikaren helburu nagusiena, gasteiztar guztien ongizatea bermatzea izan behar da. Hiriburu ireki, orekatu, pertsona nagusiekin, gazteekin ea haurrekin lagunkoia den baloreetan inbertitzen jarraituko dugu”. Hitz hauekin Gorka Urtaran alkateak, “Vitoria-Gasteiz, gizarte politiketan lehena izaten jarrai dezan” EAJ-PNVren helburuak laburbildu ditu. “EA-PNVren ezaugarri nagusienetako bat pertsonekiko gure konpromisoa da. Gizarte politiken garapena, hiritarren ongizatea bermatzeko funtsezko erreminta gisa”.

Alkateak nabarmendu du “Vitoria-Gasteiz Agendak” bereziki hiriaren sendotasunean oinarritutako 6 ekintza ardatz biltzen dituela eta “gure hiria zerbaiten azpimarragarria baldin bada, gizarte politiken abangoardian egoteagatik da. Horixe da agenda gasteiztarrean, bizi kalitatea eta kohesio soziala duen hiriburu gisa gure hiria areagotzera bideratutako 84 neurri zehatzekin jorratu nahi dudan ardatzetako bat”.

Pertsona nagusiak Gorka Urtaranen politiken muina osatu dute eta osatzen jarraitzen dute, helburu batekin: kolektibo aktibo bat izatearekin, hiriaren bizitzan pare hartzen duena. Gasteiztar Agendan bildutako neurrien artean, nabariak dira, San Martin eta Judimendiko nagusientzako Zentro soziokultural berriak eta Lakua-Arriagakoaren handitzea; pertsona nagusien parte hartzea Eusko Jaurlaritzaren Nagusi Agendako metodologia erabilita; Vitoria-Gasteizeko auzoetan barrena, ibilbide seguruen areagotzea; aktibitate fisika egiteko Zaramagako “Sehaska Etxe” zaharrean estalitako espazio berri bat; osasun parke gehiago; pertsona nagusiekin hiri lagunkoiaren II Plana egitea; Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua areagotzea; Eguneko Arreta Zerbitzuak areagotzea; udal zahar egoitzak etxebizitza komunitarioak bihurtzea; Zaintzaileei laguntza eskaintzea, Atseden Hartzeko Zerbitzuen eta Programa Psikosozialak hobetzea  eta pertsona nagusien bakardadearen eta isolamenduaren aurkako plana suspertzea.

Pertsona nagusiak artatzeaz gain, Gorka Urtaranek defendatzen duen agendak, familia eta haurrei babesa, berdintasun politiken aurrera pausua, pertsona kalteberenen gizarteratzea, bizikidetasuna, gazteria, osasun publikoa eta hiri-segurtasuna aurreikusten ditu.

Programatutako neurrien artean, Haurrentzako II Plana, Emakumeen Etxearen eta LGTBI perspektibaren integrazio agenda udal politika guztietan garatzea, udalerrian eskaletasun egoerak artatu eta saihesteko Eskalean programa, V Gazteria Plana, II Bizikidetasun Plana, dagoeneko esleitutako Animaliak babesteko Zentroaren hobekuntza, edo Udaltzaingo kopurua areagotu eta handitzeko pertsonal berria kontratatzeko xedea duen kale-zurrutari aurre egiteko prebentzio Plan bat.

“Euskadi, bizi itxaropen luze eta osasuntsua, alfabetatze eta heziketa tasa eta bizitza duin baten maila neurtzen duen adierazle, hots, Giza Garapen indize handienetakoa duen munduko lekuetariko bat da (BPG per cápita). EAJ-PNVk garatutako politika sozialek, Euskadi Giza Garapenean erreferente izan dadin lortu dute, eta arlo hauxe, bertako hiriburuak, Vitoria-Gasteizek, alegia, gidatu beharra dauka”, azpimarratu du Gorka Urtaranek.

Alkateak EAJ-PNVren apustua berretsi du “Vitoria-Gasteiz europar superhiri gisa kontsolidatzeko, eta horrek, ongi kohesionatutako gizarte bat  bermatzea dakar, bizi kalitate handia duena, baita zerbitzu publikoen eskaintza ona duena ere. Hiri moderno, desberdin eta anitza izateagatik, kohesio eta gizarteratze mailagatik, bizikidetza maila altuagatik bereizten den Vitoria-Gasteiz bat nahi dugu. Vitoria-Gasteiz pertsonen hiria da. Emakume eta gizonen arteko eskubideen, askatasunaren eta berdintasunaren, errespetuaren funtsezko oinarri demokratikoen sustatzailea den hiria”.

Interesatu Zaitez