EAJ-PNVk proposatu du Europari populismoaren kontrako txertoa jartzea, demokraziarekin, giza eskubideekin eta hurbiltasunarekin

Izaskun Bilbaok, Europako diputatu jeltzale eta CEUSen zerrendaburuak, gaur aurkeztu du maiatzaren 26ko Europako Hauteskundeetara EAJ-PNVk eramango duen egitasmoa

EAJ-PNVk proposatu du Europari populismoaren kontrako txertoa jartzea, demokraziarekin, giza eskubideekin eta hurbiltasunarekin 07Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 07 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

NOTA: Boletin honetatik aurkezpenaren irudiak jaitsi ahal izangp dituzue

Europako Parlamentuko diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak gaur goizean nabarmendu du Europa Solidarioaren aldeko Koalizioak (CEUS) Europako hurrengo hauteskundeetara eramango duen programaren helburu nagusia dela “Europako Batasunari populismoaren kontrako txertoa jartzea, demokrazian, giza eskubidetan eta hurbiltasunean sakonduz”. Europak bere etorkizuna jokoan izango duen hauteskunde hauetan, koalizio honen zerrendaburuak espero du bere taldearen proposamena babestua izatea, bere ezaugarri nagusienetakoa delarik azken urteotan erakutsi duen gaitasuna Europara euskal gizartearen ahotsa eramateko eta herri honen interesak defendatzeko.

EAJ-PNVren diputatuak era berean nabarmendu du bere alderdiak euskal interesak defendatzeko egin duen ibilbide luze eta zabalak jeltzaleak erreferente bihurtu dituela erregio eta nazionalitateetan lan egiten duten beste indarrentzat “elkarrizketaren bidez eta lan handia eginez, zalapartarik gabe, 360 graduko zerbitzua ematen dugulako printzipio berberak koherentziaz defendatuaz udaletan eta Europako parlamentuan”.

Bilbao Barandicak gaur goizean eman ditu ezagutzera CEUS koalizioak Bruselan eta Estrasburgon hurrengo bost urteotan egingo duen lanaren ardatz nagusiak. Era berean gogoratu ditu azken hamarkada hauetan Europaren eraikuntzan eman diren aurrerapausoak bultzatu dituzten baloreak, eta ildo honetan baieztatu duenez “berriz ere berrikuntza ekonomikoa eta politikoa, demokrazia eta justizia soziala eta munduaren aniztasunaren batuketa sortzailea” izango dira europazaleek eman beharko duten erantzunaren zutabe nagusiak, gaur egun Europako Batasunak gainean dituen arriskuei aurre egiteko.

Izaskun Bilbao Barandicak deitoratu ditu gaur egun Europako biztanleriaren zati handi bati eragiten dioten haserrea, frustrazioa eta ziurgabetasuna, lorpen sozial eta demokratikoak arrisku larrian ikusten dituelako eta “eskrupulorik gabe esplotatzen ari delako sortu berri diren alderdien aldetik, muturreko ideologia zaharkituekin, Europako lurraldean dagoeneko porrot egin dutenak. Batasunaren etsaiekin elkartuta dauden indar hauek konponbide sinple eta hutsalak eskaintzen dituzte arazo konplexuak konpontzeko. Erakunde hauen helburu nagusiena da benetako konponbidea desagerraraztea: gure Batasuna eta bere sorreratik dituen baloreak”

Balore horiek egintza bihurtzeko, euskal diputatuak aldarrikatu du “pertsonen Europa, pertsonentzat egina” eta Europa hau deskribatzeko esan duenez “Europa federala, integratuagoa, sozialagoa. Pertsonak helburu dituena. Diskriminazioarekin eta desberdintasunarekin bateraezina. Eskubide sozialen eta askatasunen bermatzailea. Pertsonen, identitateen, erakundeen, hizkuntzen eta kulturen batuketa askean oinarrituta. Ezagutzak bultzatutako garapen iraunkor eta jasangarriarekin hitzemanda. Mundu mailako liderra ekonomia zirkularrean eta klima aldaketaren kontrako borrokan, adeitsua, abegikorra, solidarioa eta kooperatzailea”.

Printzipio horiek guztiak garatzen dira CEUS koalizioaren programan, lau jarduera ardatzen inguruan. Lehena, Europa “demokratikoa, solidarioa, berdea eta humanista” tituluarekin, CEUS koalizioak Batasunaren erakundeak eraberritzeko planteatzen dituen proposamenak jasotzen ditu , bere politika guztien osagai transbertsal gisa klimaren aldaketaren kontrako borroka eta sistema produktiboa deskarbonizatzeko helburua ezarriz. Atal honetan ere jasotzen dira inmigrazioaren arazoari aurre egiteko proposamenak. Proposamenik garrantzitsuena da Europako politiken diseinuan hirien eta erregioen parte hartzea defendatzea “zerbitzuak maila honetan ematen direlako eta integrazioa gertatzen delako”.

CEUSen proposamenaren bigarren zutabea da ekonomia produktiboa babestea talentuan, ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituta. Atal honetan azaltzen diren proposamenen helburua da Europa mailan gizarte babeserako estandarra ezartzea. “eskubideak aurreikusiko dituen enplegua, gutxieneko osasun zerbitzuak, pentsioak eta hezkuntza EB osoan eta iraultza digitala baliatzeko prestakuntza” bermatzeko .

Gardentasuna hobetzea eta Europako politiken eta hiritargoaren arteko lotura estuagoa dira programaren hirugarren ardatzaren argudio nagusia Europa “federala,anitza eta hiritarrengandik hurbila” deskribatzera zuzendua. Kapitulu honetan azaltzen dira maila anitzeko gobernantza ahalbidetzeko proposamenak, gardentasunean eta parte hartzean oinarrituta. Europako gutxiengo nazionalen eskubideak babesteko legeria loteslearen proposamena da planteatzen den beste proposamena “nazio aniztasunaren borondatezko batuketa izango den eredu federalerako urratsak ematera begira”.

Programaren azken kapituluan “Populismoaren, demagogiaren eta diskriminazioaren aurkako antidotoa” izenburuarekin aztertzen ditu manipulazioari aurre egiteko neurriak, Europako hiritargoaren segurtasunaren kontrako mehatxuak borrokatzeko eta Batasuna berreskuratzeko hiritarren errealitate baliagarri gisa. Kapitulu honetan jasotzen dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko neurri ugari, printzipio horiek bidezkoak eta demokratikoak izateaz gain, lehiakortasun faktore ere direlako.

“Proposamen hauek guztietan, amaitu du Izaskun Bilbao Barandicak, Konponbideak eskaintzen dituzten aukerak planteatzen ditugu, konplexuak, arduratsuak, berdintzaileak eta solidarioak, Europaren proiektua biziberritzeko. Sinpletasunak,demagogiak, mugak berrezartzen hasteak eta banaketek ez dute laguntzen klima aldaketa geldiarazten, gure krisi demografikoa konpontzen, errefuxiatuak gure artean hartzen edo terrorismo globalak planteatzen dituen mehatxuei aurre egiten. Erantzun landuak behar ditugu, konplexuak, atxikimendu askean oinarrituta. Beharrezkoa da Europako herritarrei gure lan politikoaren helburu direla erakustea, eta herritarrek eurek hala sentitzea.

Interesatu Zaitez