Elkarlanaren aldeko apustua Pasaia biziberritzen jarraitzeko

Nahikari Otermin: “Biziberritze Plana sustatzen jarraitu eta pasaitarren interesak defendatuko ditugu proiektu guztiek herritarren beharrei eta eskariei erantzun diezaieten”. Plan Bereziaren baitan datozen urteetan gauzatuko diren proiektuen artean azpimarratu dituzte: Adinberri, enpresa parkea, kaiak herritarrentzat berreskuratzea, Hospitalilloko plaza berria, Lonjako estalkia eta pasealekuko estalkia

Elkarlanaren aldeko apustua Pasaia biziberritzen jarraitzeko 02Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 02 |
PASAIA

PARTEKATU

Pasaiari behin betiko bultzada emateko eta pasaitarren bizi kalitatea hobetu eta herritarrei aukera berriak eskaintzeko jeltzaleek landutako programaren azken ardatza aurkeztu dute gaur. “Gure proposamenek helburu dute herritarren benetako beharrei erantzutea, horregatik jaso ditugu gure hauteskunde programan beren ekarpen eta proposamenak” adierazi du Oterminek. “Dagoeneko iragarri dugun moduan, tokiko ekonomia eta enplegua sustatzea eta gizarte ongizatea bermatzea lehentasunezkoak izan dira guretzat, baita gure nortasuna balioan jarri eta indartzea ere eta 3 ardatz horiei lotuta, Pasaiaren biziberritze plana daukagu, horregatik, datozen 4 urteetan ere, helburu izango dugu biziberritzearen aldeko urratsak egiten jarraitzea, gainerako erakundeekin elkarlanean, eta proiektuan jasotako egitasmo bakoitzak pasaitarren behar eta eskariei erantzun diezaieten bermatzea” azpimarratu du Oterminek.

“Legealdi honetan EAJk apustu garbi eta irmoa egin du Pasaiaren biziberritzearen alde eta izugarri garrantzitsua da proiektu hau babesten eta proiektu honetan sinesten duen Alderdia egotea erakundeen gidaritzapean emandako aurrera pausoak, atzera pauso bihurtu ez daitezen datozen urteetan” adierazi du Oterminek.

Gauzak horrela Oterminek hitz eman du EAJ-PNVk Plan Berezia sustatu eta babestuko duela erakunde guztietan aurreikusiak dauden proiektu guztiak aurrera eraman daitezen. Horien artean ditugu:

Adinberri eta berrikuntza gunea:Pertsonak ardatz hartzen dituen erreferentziazko zentro eta ikerketarako gune berria sortuko dira. Adinberrik adineko pertsonen ongizate, zaintza eta bizi kalitatea hobetzea eta zahartzaro aktiboa sustatzea ditu helburu. Aurten hasiko dira lur-azpiko aparkalekua eraikitzeko lanekin 480 aparkaleku inguru izango dituena eta zentroa 2022. urterako prest egotea espero da, guztira 120 plaza, 25 apartamentu babestu eta eguneko zentroa izango ditu.

Halaber,Ipar Herreran enpresa guneasortuko da tokiko jarduera ekonomikoa sustatu eta lanpostu berriak sortzeko. Trintxerpe eta San Pedroko kaiak ere berreskuratu eta herritarren eskura jarriko dira aisialdirako eta paseorako eremuak izan daitezen. Hospitalillon plaza berriasortuko da herritarrei lasai egoteko eta jolaserako espazio ireki eta modernoa eskaintzeko eta Lonjako eta Trintxerpeko pasealeku berriko estalkiak urbanizatuko dira. Lonjaren kasuan, plazako eta barruko lanekin amaitzean ekingo zaie estalkiko lanei, berdegunez osatutako gune berria sortzeko helburuarekin. Era berean, aparkaleku arazoari irtenbidea emateko Portuak Lonjako aparkalekua herritarren zerbitzura jar dezan sustatuko dugu. Pasealekuko estalki berriari dagokionez, lehendabizi Portuak pabiloia eraiki beharko du eta ondoren, herritarren arteko harremanak sustatzeko eremua sortuko da gainean. “Kirolari eta aisialdiari lotuta aukera berriak eskainiko ditu aipatu espazioak; eremu bizia izatea nahi dugu, horregatik, espazio estali bat izango du eta baita kafetegi bat ere”. “Diseinu sinboliko eta adierazgarria izatea nahi dugu Pasaiaren historiari eta itsasoari lotuta, pasaitar nortasuna balioan jartzeko, badugu eta zertaz harro sentitu eta horixe indartzea izango da gure helburuetako bat” esanez amaitu du Oterminek. 

Interesatu Zaitez