EGI: “Ez dugu aberri askerik izango, emakume aske eta ahaldundurik gabe”

Euzko Gaztedik (EGI) bat egin du gaur kalean eman diren eta emango diren mobilizazio guztiekin eta horrela adierazi dute Sabin Etxean 20 bat emakume gaztek burutu duten agerraldian, bertan Martxoaren 8rako egin duten manifestua irakurri eta mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten den eta beraiek sortu duten bideoa aurkeztu dute

EGI: “Ez dugu aberri askerik izango, emakume aske eta ahaldundurik gabe” 07Martxoak
2019
2019 MartxoaK 07 |
Euzko Gaztedi - EGI
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EGIren emakume talde anitz batek “emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiketan aurrera egiteko” bere konpromiso sendoa adierazi du gaur Sabin Etxeko Txindoki gelan burutu den Euzko Gaztediren Martxoaren 8ko manifestuaren irakurketan. Aldarrikatu dutenez, “abertzale garen neurrian, argi daukagu ez dugula izango aberri askerik, emakume aste eta ahaldundunik gabe, emakume eta gizonen arteko parekidetasunik gabe alegia”.

Era berean, “abertzale eta humanista” diren heinean, kaleetan emango diren mobilizazio guztiekin bat egingo dutela  eta “ama, amona eta etxekoandre” guztientzako onarpen eta aintzatespen hitzak izan dituzte; “gu gaur hobeto izateko egin duten guztiagatik”. Bukatzeko, “gizonek, euren erosotasunetik” atera behar direla eta “berdintasun ezatik jasotzen dituzten onurak identifikatu behar dituztela” eskatu dute.

Interesatu Zaitez