Mireia Zarate: “Argentina eta Uruguaiko euskal kolektibitatearekin egon ondoren,asko baloratzen dut gure nortasuna bultzatzen jarraitzeko daukaten konpromisoa”

Mireia Zarate EAJ-PNVren EBBko idazkariak eta Ana Esther Furundarena Hezkuntza, Euskara, Kirola eta Kultura gaietarako burukide arduradunak hamar eguneko egonaldia egin dute Argentina eta Uruguain, eta Mar del Platako Euskal Aste Nazionalean parte hartzeaz gain, herrialde hartako alderdikide eta alderdizaleekin izan dira eta batzarrak egin dituzte hainbat ordezkari politiko,akademiko eta kulturalekin

Mireia Zarate: “Argentina eta Uruguaiko euskal kolektibitatearekin egon ondoren,asko baloratzen dut gure nortasuna bultzatzen jarraitzeko daukaten konpromisoa” 09Azaroak
2018
2018 AzaroaK 09 |
Berria

PARTEKATU

Mireia Zarate EAJ-PNVren EBBko idazkaria eta  Ana Esther Furundarena Hezkuntza, Euskara, Kirola eta Kultura gaietarako burukide arduraduna hamar egunetik gorako egonaldia egin dute Argentinan eta Uruguain, eta handik itzuli ondoren azpimarratu dutenez “harro” sentitzen dira “Argentina eta Uruguaiko euskal kolektibitatekoekin egon ondoren. Haiekin egon ondoren, asko baloratzen dugu herrialde bietara egindako bidaia eta aintzat hartzen dugu gure nortasuna bultzatzen jarraitzeko daukaten konpromisoa. Haiekin kolaboratzen jarraituko dugu gure herriaren ondarea babesten eta ezagutzera ematen jarraitzera begira”.

Buenos Airesen eman dituzten lau egunetan, burukide biak hiri horretako laurak Bat Euskal Etxeko Presidente Arantxa Anituarekin, Euskal-Argentinako Erakundeen Federazioko Presidente Javier Ederrarekin eta EAJ-PNVren Argentinako Euzkadiz Kanpoko Erakundeko ordezkariekin izan ziren, hauen artean Juan Sosa presidentearekin. Zarate eta Furundarena hango alderdikideekin ere izan ziren, eta gaur egungo egoera politikoari buruzko azalpenak eman zizkieten.

Argentinan ere, ordezkari jeltzaleak Mendebaldeko Unibertsitatean Alberto Irigoyen Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldian izan ziren, La Plata udalerrian. Irigoyen Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko kidea da eta Euskal Erria Argitaletxeko arduraduna. Hainbat ekarpen esanguratsu egin dizkio euskal komunitateari, ikerkuntza lanez bete duen ibilbidean. Beteak beste Euskaditik kanpo 1875 eta 1975 urte bitartean argitaratu ziren euskal aldizkariak digitalizatu zituen eta horrek ahalbidetu zuen material hori mundu osoko euskal etxeetara eta euskaltzaleengana helaraztea. Aitortza hau bultzatu du Carlos Irisarrik, Mendebaldeko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Katedradunak.

La Platan, herrialde horretako laugarrenean,Zarate eta Furundarena hiri horretako EAJ-PNVko alderdikide eta alderdizaleekin batzartu ziren. Lehendakariak Argentinako eta Hegoamerikako Euskal Komunitateari Buenos Aires hirian eskaini zion harrera ekitaldi ofizialean ere parte hartu zuten. Hurrengo egunean, Laurak Bat Euskal Etxeko dantza taldekoekin eta bazkide batzuekin afaldu zuten, Mar del Platarako bidaia prestatzen ari zirela.

Mar del Platan, burukide biak Argentinako Euskal Astean parte hartu zuten, Lehendakariaren eta Asier Iriberri Mar del Platako Euskal Etxeko presidentearen hitzaldietan eta Mintzodromoan, Iñigo Urkullurekin batera. Arte ikuskizunean ere izan ziren,zeinetan herrialde hartako hogeita hamar taldetako dantzarik beren emanaldiak eskaini zituzten.

Astelehenean, Furundarena eta Zarate Montevideora bidaiatu ziren. Nazioko kongresuan batzartu ziren Jorge Pozzi Frente Amplio alderdiko koordinatzailearekin (Ordezkarien Ganberan gehiengoa duen alderdia); Pablo Iturralde Partido Nacional-eko idazkariarekin eta José Andrés Arocena alderdi bereko diputatuarekin; eta Daniel Radío, Alderdi Independenteko fundatzaile eta ganberako ordezkariarekin. Uruguaiko hiriburuan ere Agurtzane Aguadorekin elkartu ziren, “Euskal Erria” Euskal Etxeko presidentearekin, pertsona talde handia erakarri zuen hitzaldia eman baino lehen. Amaieran, denok batera, Huntza taldearen kontzertua gozatu ahal izan zuten, Euskadira itzultzeko bidaia hasi baino lehen.

Interesatu Zaitez