Idoia Sagastizabalek Industria Ministro andreari exijitu dio Sestaoko Navalari jarraipena eman ahal izateko konponbidea eman dezala

Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak Reyes Marotori eskatu dio gai honetan inplikatutako parte guztiekin batzartzea

Idoia Sagastizabalek Industria Ministro andreari exijitu dio Sestaoko Navalari jarraipena eman ahal izateko konponbidea eman dezala 17Urriak
2018
2018 UrriaK 17 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaile ekonomikoak, Espainiako gobernuari eskatu dio gaur Sestaoko Navalarekin “are konpromiso handiagoa” erakustea, eta Industria, Merkataritza eta Turismo ministro andreari eskatu dio ontziolari jarraipena emango dion “egiturazko konponbidea” planteatzea.

Gaurko kontrol bilkuran, Sagastizabalek baieztatu du EAJ-PNV jakitun dela, Europako araudia gogoan, “ezin dela publifikaziora jo, hitzez-hitz ulertuta”, baina era berean baieztatu duenez “Eusko Jaurlaritza inbestitzaile izan daitezkeenak bilatzen ari da ontzigileari lanak amaitzeko konfiantza eman diezaion eta Gobernuek inbertsioa ekarpen gisa egiterik izan dezaten”. Horregatik, Diputatu jeltzaleak Reyes Marotori eskatu dio inplikatutako parte guztiekin batzartzea eta lantegiaren “egonkortasun eta jarraipenerako” alternatiben bilaketan laguntzea eskatzea.

Sagastizabalek era bereran gogoratu du Espainiako gobernuak Sestaoko Navalarekin “erantzukidetasuna” baduela, 2005ean Estatuko gobernuak Izar ontziolen zatiketa erabaki zuelako eta, beraz, eraikuntza zibileko 4 ontziolen pribatizazioa bultzatu zuelako, hauen artean Sestaoko Navala. Ildo beretik esan duenez “Eusko Jaurlaritza ez zegoen ados pribatizazio harekin”. Diputatu jeltzaleak era berean baieztatu du SEPIk Navantiarentzat erreserbatu zuela ontzigintza militarra, baina 2015etik aurrera negozio zibilean ere jardun ahal du gainerako ontziola pribatuek dituztenak baino baldintza hobeekin.

“Navalaren atzetik ez daude soilik lantegian lan egiten duten 200 pertsonen lanpostu zuzenak, parte handi bat baitago zeharkako 1500 lanpostu sortzen dituena”, baieztatu du Sagastizabalek. Horregatik, Espainiako gobernuari eskatu dizkio “are zehaztasun handiagoa, are konpromiso handiagoa eta ontziolari jarraipena emango dion egiturazko konponbidea”.

Interesatu Zaitez