Aitor Esteban Estatuko Aurrekontuei buruz hitz egiteko prest agertu da, baina ohartarazi du Espainiako gobernuak benetako “ehoziri-lana” egin beharko duela

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak “ulergarri” jo du Espainiako gobernuak lehenengo eta behin Podemosekin hitz egin izana, Exekutiboarekin kontakturik egon ez dela esan du eta espero du “elkarri maskurra zapaltzen ibil ez gaitezela”

Aitor Esteban Estatuko Aurrekontuei buruz hitz egiteko prest agertu da, baina ohartarazi du Espainiako gobernuak benetako “ehoziri-lana” egin beharko duela 11Urriak
2018
2018 UrriaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko edozein gairi buruz hitz egiteko prest agertu da “egonkortasuna eta lasaitasuna” emateko, baina era berean ohartarazi duenez “ikusi beharko da zertan zehazten ote diren une honetan ezagutzen ari garen lerro nagusiak”, eta  gaineratu duenez  “Aurrekontuak onartu ahal izateko hainbat Legebiltzar Talderen babesak behar direnez, Espainiako gobernuak  benetako `ehoziri lana´ egin beharko du”.

RNE irratian egin dioten elkarrizketan eta Espainiako gobernuak eta Podemosek gaur bertan izenpetu duten akordioaren harira, jeltzaleen bozeramaileak esan du “ulergarri” jotzen duela  elkarrizketak boto gehien eskain ditzakeen taldearekin hastea. Era berean ezeztatu ditu Aurrekontuei buruzko harremanak Exekutiboarekin, Ogasun Ministro andrearekin korridoreetan izandako elkarrizketa informaletik harago, eta berretsi duenez “gero egin beharko ez duguna da elkarri maskurrak zapaltzen aritzea”.

Estebanek azpimarratu duenez  Aurrekontuak egiteko “benetako prozesua” lerro nagusiak Bruselara bidalitakoan hasiko da eta aditzera eman duenez “mahai gainean zerbait zehatza dugunean hasiko gara gu ere gure jarrera zehazten”. Edozein kasutan, aurreratu du EAJ-PNV jabetzen dela “egoeraz eta zailtasunez” eta horregatik, unea iritsita, “egingarri eta zentzuzko” gaiak planteatuko dituela.

Interesatu Zaitez