Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak hitzeman dute oraingo egoera politikoa baliatuko dutela autogobernua zabaltzeko eta elkarbizitza indartzeko

Lehendakaria, EBBko presidentea eta PSE-EEko idazkari orokorra bi ordu eta erdiz batzartu dira Eusko Legebiltzarrean

Urkulluk, Ortuzarrek eta Mendiak hitzeman dute oraingo egoera politikoa baliatuko dutela autogobernua zabaltzeko eta elkarbizitza indartzeko 28Ekainak
2018
2018 EkainaK 28 |
EBB

PARTEKATU

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta PSE-EE-ko idazkari orokor Idoia Mendia gaur goizean Eusko Legebiltzarrean batzartu dira eta indarrak batzen jarraituko dutela hitzeman dute Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna bermatzeko eta Espainian ematen ari den egoera politiko berria baliatzeko, gure autogobernua zabaltzera eta Euskadin elkarbizitza behin betiko finkatzera begira. Bi ordu eta erdiko tarte batez luzatu den topaketan, hiru ordezkari politikoek Sánchezek eta Urkulluk iragan astelehenean Moncloan izan zuten bilera aztertu dute eta alderdi biek bilera hartan adierazitako borondatea eta adostutako akordioak baliozkotu dituzte, gobernu bien arteko harreman instituzional normalizatua lortzeko urrats handia ematea ekarri dutela argi utzirik.

Eusko Jaurlaritza eta gobernua babesten duten alderdi politiko biak Exekutibo bien artean lan dinamika egonkor eta eraikitzaileak ahalbidetzeko eta bermatzeko prest daude, EAJ-PNVk eta PSE-EEk izenpetutako Gobernu Akordioan lehenesten diren kontuetan aurrea egitera begira. Gai hauen artean bereziki garrantzitsu eta esanguratsuak dira garapen ekonomikoarekin zerikusia dutenak, kalitatezko enplegua sortzea, elkarbizitza finkatzea, oinarrizko zerbitzu publikoen defentsa eta euskal autogobernuaren defentsa. Gobernu Akordioaren helburuen artean dago Gernikako Estatutuan bete gabe geratu diren transferentzia guztiak egitea eta exekutibo bien arteko akordioak bilatzea, gaur egun ematen ari den litigiositatea murrizteko. Helburu honek ekarriko du alde biko lantalde iraunkorra eratzea transferentzien analisian aurrera egiteko eta epe laburrean alde biko batzordeak eratuko direla esandako errekurtsoak aztertzea xede.

Lehendakariak eta alderdi biotako arduradun gorenek baloratu dute Gobernu bien arteko komunikazio ona bermatu izana etorkizunera begira ETAko presoak hurbiltzearen inguruan eta gizarteratzera begira eginiko esperientzietara itzultzearen inguruan. Azken finean, espetxe politika elkarbizitzaren alde egiteko beste elementu bat izatea bultzatuko dute, legeriak ezarritakoa errespetatuz eta laguntza eta babes neurriekin ibilbide pertsonal hauek eman daitezen ahalbidetuz, besteak beste hurbiltzea bera eta gradu progresioa.

Interesatu Zaitez