Kerman Orbegozo: “Osasun Saila eta Osakidetza zuzen eta zorrotz ari dira azkeneraino iristeko eta beharrezko neurriak hartzeko”

Legebiltzarkide jeltzaleak Osasun Saila babestu du, azkar eta zorrotz jardun duelako proba batzuetan lehen susmoak izan bezain pronto. “Osakidetzak berehala esku hartu zuen, barne-ikerketa abiatuz eta lau espezialitateak kautelaz geldituz. Gertatutakoa argituko da azken ondorioetaraino”

Kerman Orbegozo: “Osasun Saila eta Osakidetza zuzen eta zorrotz ari dira azkeneraino iristeko eta beharrezko neurriak hartzeko” 21Ekainak
2018
2018 EkainaK 21 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Osakidetzako EPE handi eta konplexuenetako baten aurrean gaude. Horrelako edozein prozeduratan bezala, akatsak eman daitezke. Garrantzitsuena da hasiera-hasieratik gertatutakoari heltzea, neurriak hartzea eta amaieraraino iristea. Eta hori egin dute Osasun Sailak eta Osakidetzako arduradun nagusiek”. Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak Osasun sailburuaren lana babestu du: “susmoak izan bezain pronto, lehen minututik, barne-ikerketa abiatu zuen gertatutakoa argitzeko”. Gaineratu duenez, lehentasuna da ikerketa hori amaitzea. Helburua da zorrotz, eta ikerketaren ondorioetan oinarrituta, beharrezko neurriak hartzea. “Errespetua zor diegu proba horietara aurkeztu diren milaka pertsonei, eta beraz, gertatutakoa ahalik eta azkarren argitu behar dugu, eta horrekin batera, gure osasun sistema publikoaren izen ona berreskuratu”.

Zorroztasun falta leporatu dio Orbegozok oposizioari, eta galdetu die zein lekutan uzten duten errugabetasun-presuntzioa, inolako frogarik gabe salatu baitituzte irregulartasunak. “Ezin dugu zalantzan jarri EPEko epaimahaiak osatzen dituzten pertsonen profesionalitatea. Beren eskubideak dituzte, besteak beste, errugabetasun presuntzioa. Salaketak egiten direnean, frogatu egin behar da; bestela, froga eztabaidaezinik egon gabe, oposizio osoak zalantzan jartzen du Osakidetza bezalako erakunde bat eta bere profesionalak”. Osasun alorreko bozeramaileak azalpenak eskatu dizkio Elkarrekin Podemosi: martxotik frogak baldin bazituzten, zergatik itxaron duten maiatza amaierararte froga horiek argitara emateko. “Harrigarria da eta azaldu egin beharko lukete. Eta azaldu beharko dute baita ere zergatik joan diren notario batengana, baina ez Osasun Sailarengana edo Osakidetzara, iruzur susmorik izan dutenean”.

EPEaren kudeaketaren gardentasuna defendatu du Orbegozok, sindikatuekin adostutakoa, eta frogen ardura duten epaimahaien profesionalitatea ere defendatu du. “3.300 lanpostu baino gehiago daude deialdian, 86 epaimahai eta 96.000 pertsona baino gehiago izena emanda. Arazoak duen larritasuna alboratu gabe, lau dira gelditutako kategoriak. Beste guztiek normal jarraitzen dute, horiek ezbaian jarri gabe”.

Interesatu Zaitez