Izaskun Bilbaok uste du Espainian oroimenari buruz egiten den politika eskandalua izango litzatekeela Batasuneko edozein beste estatutan

ALDE taldeko Presidenteordeak Europako Parlamentuan salatu du estatuko agintariek Gernikako bonbardaketaren dimentsio historikoa berrikusteari uko egin izana. Erabaki honek, esan du “estatu mailan oroimen historikoari buruz egiten den eta nazioarte mailako erakunde nagusiek behin eta berriz gaitzetsi duten politikaren ondorioetako bat da” eta “eskandalua izango litzateke Europako edozein beste estatutan”

Izaskun Bilbaok uste du Espainian oroimenari buruz egiten den politika eskandalua izango litzatekeela Batasuneko edozein beste estatutan 17Apirilak
2018
2018 ApirilaK 17 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Izaskun Bilbao Barandicak uste du aniztasuna ulertzeko zailtasuna edo aniztasuna hori ukatzen duten erabaki judizizialak, azken aldian “proces” deritzonaren gainean hartu direnak, “orbandu gabe dagoen zauriaren ondorioak” dira. Bilbaok bere ekimena aurkeztu du Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrena beteko den apirilaren 26tik hurbil.

Euskal eurodiputatuak foru hiribilduko bonbardaketaren dimentsio historikoa berrikusteko beharra azpimarratu du, kontuan izanik “Condor Legioak bortxa hura biztanleria zibilaren kontra erabili zuela,gizateriaren kontrako krimena izan zen eta bigarren mundu gerran Europa osoan egingo zituenen aurrekaria izan zen hura”. Izaskun Bilbaoren aburuz ezezko hori da “Espainiak oroimen historikoaren inguruan egin duen eta nazioarteko erakundeek behin eta berriz kondenatu duten politikaren ondorioa”.

Bilbaok amaitzeko gogora ekarri duenez politika horren ondorioz “10.000 familia dira beren senideak bide bazterretan eta hobi komunetan bilatzen ari direnak. Egia, justizia eta erreparazioa ukatzen dien judikaturak matxinada salaketak asmatzen ditu Kataluniako hiritargoaren gehiengo batek aukeratu duen gehiengoa gaitasungabetzeko. Judikatura berbera behin eta berriz kondenatua izan da tortura delituak ez ikertzeagatik. Edozein beste estatutan eskandalagarria izango litzatekeen zerbait”.

Interesatu Zaitez