EAJ-PNVk presidenteordetzari eutsiko dio Europar Parlamentuko ALDE Talde barruan

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandicak Demokrata eta Liberalek (ADLE/ALDE) Europar Parlamentuan duten taldeko presidenteordeetako bat izaten jarraituko du

EAJ-PNVk presidenteordetzari eutsiko dio Europar Parlamentuko ALDE Talde barruan 19Urtarrilak
2017
2017 UrtarrilaK 19 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Talde honen barruan dauden 68 parlamentariek talde hau Europako laugarren indar gisa kokatzen dute eta oinarrizko bihurtzen dute Bruselan eta Estrasburgon Batasunaren politikak ezartzeko egin behar diren aliantzak ezartzerakoan.

ALDEko talde berriak barne karguak aukeratu ditu, parlamentuko batzordeetan eta Europar Parlamentuko Mahaian (Bureau) bi urte eta erdiro, bost urte irauten duen legealdiaren erdialdean egiten den bezala. Izan ere, Europar Parlamentuak aste honetan egin duen osoko bilkuran aukeratu dira presidentea, presidenteordeak eta kuestoreak.

ALDE taldeko presidenteordetzak EAJ-PNVri aukera ematen dio parlamentuko taldeko Presidentziako zein zuzendaritza mahaiko bileretan parte hartzeko eta talde honek hilero Jean Claude Junckerren taldea osatzen duten ALDE taldeko bost Komisarioekin hilero egiten den koordinazio bileretan izateko.

Parlamentuko batzordeetan dagozkion adskripzioei dagokienez, euskal eurodiputatua, orain arte bezala, Garraio Batzordeko titularra izango da eta ordezkoa izango da Arrantza eta Emakumea, Gazteria eta Berdintasun batzordeetan. Gainera, Europar Parlamentuaren baitan Andeetako Erkidegoarekiko harremanez arduratzen den Ordezkaritzako presidenteordea ere bada Bilbao Barandica anderea. Azkenik, ALDE taldearen ordezkaria izango da Batasunetik kanpoko estatuetan egiten diren hauteskunde prozesuetara estatu horiek eskatuta doazen begirale taldeak antolatzen eta burutzen dituen "Babes Demokratikoa eta Hauteskundeen behaketa" taldean.

Interesatu Zaitez