Olabarriak salatu duenez "Barne Ministerioaren jarduera desleiala da Eusko Jaurlaritzarekin, desegokia da eta eraginkortasunik eza eragin dezake"

Emilio Olabarriak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean barne gaietarako bozeramaileak, salatu egin du Barne Ministerioaren jarduera Eusko Jaurlaritzarekiko "desleiala" dela; era berean ezarri duenez "desegokia da eta eraginkortasunik eza eragin dezake”.

Olabarriak salatu duenez 27Urtarrilak
2015
2015 UrtarrilaK 27 |
Kongresua

PARTEKATU

Olabarriak kritikatu duenez, kasu batzuetan "komunikabideek lehenagotik dute Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baino informazio zabalagoa" eta adibide modura esan duenez "ETAren presoen abokatuen kontra egin ziren operatiboari dagokionez, Barne Ministerioak Ertzaintzari atxiloketak eta erregistroak jakinarazi zizkion, operazioak zegoeneko martxan zeudenean".

Diputatu jeltzaleak ildo beretik azaldu duenez " Yihadisten terrorismoaren gaineko mehatxu mailan egindako aldaketak prentsaren bidez ezagutu dira bide ofizialetik baino lehen" eta gaineratu duenez, aldaketak behin jakinarazita " ez da informazio osagarririk eman aldarazpen hori eragin duten zio edo egoeren inguruan". Era berean salatu duenez " Eusko Jaurlaritzari ez zaio informatu Segurtasun Nazionalari buruzko Legeaz edo Erradikalizazioaren kontrako planaz" eta kritikatu duenez " Ertzaintza, izaera integraleko polizia den arren ez da nazioarte mailako erakundeetan integratzea ahalbidetu,besteak beste Schengen, Europol edo Interpol sareetan”.

Horregatik guztiagatik, Diputatuen Kongresuan gaur ospatu den Diputazio Iraunkorrean, Olabarriak CiUrekin batera eskatu du Ministroaren agerraldia " polizia autonomikoak nazioarte mailako datu baseei sarbidea ez emateko zergatia azal dezan, segurtasun politika eraginkor batek eskatuko lukeen bezala".

Amaitzeko, Olabarriak gogoratu du Euzko Abertzaleak taldeak ez duela izenpetuko " terrorismo yihadista deritzonaren kontra egingo den ituna" Olabarriaren esanetan "polizia lanerako esanguratsuak diren eta gizartean alarma handia sortarazten duten delituak prebenitzeko behar diren datuen konexiorik ez dagoelako, zertarako erabiliko den ere ez dakigun" ekimenean islatuko dena. "Gaur egungo testuinguruan, Espainiar gobernuak ETAren amaiera ordenatuan Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratu nahi ez duela ikusirik, PPk ezin du eskatu guk gai honen inguruko akordio bat izenpetzea" amaitu du Olabarriak.

Interesatu Zaitez