Senatuak Jokin Bildarratz aukeratu du Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordeko kide moduan

Senatuko Ogasun eta Administrazio Publikoetako Batzordeak Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko Jokin Bildarratz senataria aukeratu du gaur Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordeko kide moduan.

Senatuak Jokin Bildarratz aukeratu du Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordeko kide moduan 10Abenduak
2014
2014 AbenduaK 10 |
Senatua

PARTEKATU

Gardentasuna, Informazio Publikorako Irisgarritasuna eta Gobernu Onaren Legea, duela urte bete onartu zena, gaur sartu da indarrean eta bere batzordeak Gorte Orokorrak osatzen dituzten bi ganberen ordezkari bana hartuko ditu.

Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordea jarduera publikoaren gardentasuna sustatu, publizitate aktiboaren betebeharra betetzea zaindu, informazio publikora iristeko eskubidea babestu eta gobernu onaren arauak ikuskatzeko ardura duen erakundea da. Bere helburuak betetzeko autonomia eta independentzia osoz jokatzen du. Bertako kideak bost urterako hautatzen dira, nahiz eta beste bost urtez luzatu ahal duten euren jarduna. EAJk parlamentarien postuak txandaka aldatzen joatea nahiko luke.

Sortu berria den erakunde honetako kide izatea garrantzitsua da, jarduera publikoaren kontrolean eragile aktiboa izatea suposatzen duen heinean; azken garaietan ordezkari publikoen gutxiengo batek egindako erabilera desegokiarengatik bere osotasunean hain irainduta geratu den jarduera. Gardentasunaren Lege berria, eta Gardentasun eta Gobernu Onaren Batzordea bere tresna nagusi bezala, beharrezkoak dira ordezkari politikoen kontrolerako, baina baita ere hauek euren sinesgarritasuna eta izen ona berreskuratu ahal izateko herritarren aurrean.

Gorteetako bi ordezkariez gain –bihar hautatuko da Diputatuen Kongresuko ordezkaria- beste bost kide ere aukeratu behar dira: Kontuen Auzitegikoa, Datuen Babeserako Espainiako Agentziakoa, Administrazio Publikoetako Idazkaritza Nagusikoa, erantzukizun fiskaleko agintari independentearena, eta Herriaren Defendatzailearena. Azken honetan José Manuel Sánchez Saudinós aukeratu dute dagoeneko, eta gainontzekoak laster izendatu beharko dituzte, Estatuko Gobernuak Batzordeko kide guztien zerrenda ostiral honetan onartu nahi duelako. Esther Arizmendi izango da batzordeko presidentea, duela gutxira arte Administrazio Modernizazioaren zuzendari nagusia izandakoa.

Interesatu Zaitez