Milaka pertsonek parte hartu dute kontsultaren aldeko ekitaldietan

Euzko Alderdi Jeltzaleak, EA, EB eta Aralarrek, Auzitegi Konsituzionak debekatu duen, kontsultaren aldeko ekitaldiak burutu dituzte gaur Gernika-Lumo, Amorebieta-Etxano, Durango, Urkiola, Legutiano eta Gasteizen. Goizean -goizetik milaka pertsona Gernika-Lumon bildu dira antolatzaileen aginduak betez eguneko esaldia izango zenaren lehen hitza osatzeko.

Milaka pertsonek parte hartu dute kontsultaren aldeko ekitaldietan 25Urriak
2008
2008 UrriaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Hala, 11.30etan Gernikan ikusgai zegoen “Euskal” hitza. Ordu berean baina Zornotzan Hirukoak eta Aralarrek atzeko aldean debekatutako kontsultaren testua idatzita zeukaten paperak eskuetan hartu eta bigarren hitza osatu dute, “Herria”, alegia.

Prestaketa-lan berdinak Durangon. Bertan, 12:10 aldera altxatu dituzte “Bakea” hitza osatu duten paperak. Urkiolan antolatzaileek autobusak jarri dituzte partehartzaileak bertaratu daitezen. Eurei “Bai” berba osatzea egokitu zaie.

Azkenaurreko mosaikoa Legution osatu dute. Bertakoa ikusgarriena izan da. 25 pertsonako multzotan 100 metroko luzaera eta 75 metroko zabalera izan duen “Erabakia” hitza osatu dute.

Kontsultari babesa emateko azken ekitaldia Gasteizen izan da. Eguerdiko 12:30k aldera, aterki gorri, zuri eta berdeekin Konstituzio Auzitegiak debekatutako kontsultari azken baiezkoa eman diote.

Antolatzaileek esan dutenez, ekitaldietan 20.000 bat pertsonek parte hartu dute.

Hala, hirukoak eta Aralarrek aho batez baietz esan diote Euskal Herriari, bakeari, elkarrizketa politikoari eta baietz ere, erabakitzeko eskubideari.

Interesatu Zaitez