Ongietorriak askatasunaren esparrura eta demokraziazko jokamoldeetara

EAJ-PNVren bannerra Libertarian National Socialist Green Party delakoaren webgunean erantsi dela eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak zera adierazi nahi du:
 
English

Ongietorriak askatasunaren esparrura eta demokraziazko jokamoldeetara 09Urtarrilak
2006
2006 UrtarrilaK 09 |
Berria

PARTEKATU

1. EAJ-PNV ez zekien gaur arte Libertarian National Socialist Green Party izeneko webgunerik zenik ere.
2. Inork ez dio orain arte EAJ-PNVri ezein banner ezartzeko baimenik eskatu, ezta aldez aurretikako informaziorik eskaini ere.
3. EAJ-PNVk harako webgune horretara jo du dagoeneko, bannerra berehala kentzeko eskatuz.
4. EAJ-PNVk legeak eskaintzen dizkion  aukerez baliatuko da bere eskubideak betearazteko.
5. Informazio zehatzik ez dutenek jakin bezate Euzko Alderdi Jeltzalea Europako Batasunaren baitan ari diren alderdien arteko zaharrenetakoa dela. Europako Alderdi Demokrataren sortzaile eta partaide. Kristau-filosofian oinarritutako alderdi humanista, gizarte-arloan aurrerakoia, betidanik demokraziaren eta askatasunen alde aritu izan dena, hauteskunde demokratikoen ondotik nagusitu zen gobernu errepublikarraren alde eta Franco jeneralaren altxamendu militar faxistaren kontra aritu zena, eta Hitler-en nazismoaren aurka Frantziazko Erresistentziarekin eta aliatuen guradostearekin batera parte hartu zuena.
6. EAJ-PNVk ez dakit zeintzuk izan diren Libertarian National Socialist Green Party delakoaren arrazoiak bere webgunean EAJ-PNVren sigla eta guztiko bannerra jartzeko, baina webgune horren arduradunek jakin behar dute, lotura horrekin 110 urteko borroka demokratiko, antinazi eta antifaxistan jardun duen erakundearekin harremanetan jartzen dituela bere bezeroak.
 
Ongietorriak guztiak, beraz, askatasunaren esparrura eta demokraziazko jokamoldeetara.

Interesatu Zaitez