SABINO ARANA GOIRIk sortutako Euzko Alderdi Jeltzaleari ( EAJ-PNVri) JAUN GOIKOA ETA LEGE ZAHARRA lematik datorkio izena. Esaera honek oinarrizko bi elementu elkartzen ditu:bizitzeko era ulertzeko modu bat eta Euskal Aberriaren baieztapena. Aberri honen izate politikoa bere Aberri-burujabetasuna berreskuratzearekin batera adieraziko da.
Euzko Alderdi Jeltzaleak honelaxe definitzen du bere burua: Euskal alderdi demokratikoa,partehartzailea, anitza, akonfesionala eta gizatiarra, garapenari eta gizakiaren onerako diren aurrerapen guztiei irekia.
Euzko Alderdi Jeltzaleak Euzkadi du Aberritzat, eta Euskaldun jendea bizi den Pirinioetako bi aldeetara dagoen lurraldetzat; ikurriña banderatzat eta Euzko Abendaren Ereserkia himnotzat.
Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara dauka euskal aberri hizkuntzatzat , eta haren normalizaziorako behar den ardura nazionala aintzat hartzea eskatzen du.
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU...
harremanetarako