Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak ziurtatu duenez esandako txosten hori “serioa, objektiboa eta enpatikoa” izateaz gain, “argi apur bat” ematen du “horrenbesteko iluntasuna dagoen tokian”
Euskal Taldeak ziurtatu du Elizaren baitan egin diren abusuen biktimei “erreparazioa”emateko Herriaren Defendatzaileak egin duen txostenean planteatzen diren neurriak “egokiak”direla. Ángel Gabilondok gaur aurkeztu du Eliza katolikoaren barruan egin diren abusu sexualen inguruan eta botere publikoen erantzukizunaz egin duen txostena. Txosten hau argitara atera da eta egin da EAJ-PNV eta PSOE alderdiek parlamentuan aurkeztu zuten ekimenari erantzunez. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak ziurtatu duenez “txosten serio,objektibo eta enpatikoa”da eta “argi apur bat”ematen du “horrenbesteko iluntasuna dagoen tokian”. Halaber, Agirretxeak deitoratu du biktimek abusu horiek pairatu dituztela “beren bizitzako aldirik ahulenean”. “Txostenak argi baino argiago jasotzen du ardatz nagusia biktimak izan behar duela”, esan du.
Testuinguru honetan, Agirretxeak kritikatu du Elizaren erantzuna, urte luzetan, kasu horiek “ukatzea”izan dela, “defendatu edo onartu ezin den zerbait”. “Barkamen eskaria ez da besterik gabe gertatu behar, hau da, biktimei erreparazio zuzena eman gabe, eta erasotzaile sexualak ezin dira beren erantzukizunetik libre geratu”, azpimarratu du. “Arazoa ez zen Elizak bere barruko egituretan arazo larri hau bideratzeko modurik ez zuenik; hutsegite larria, izugarrikeria, izan da kasu batzuetan nahita ezkutatzen ibili izana eta, bestetan, gai honekin erakutsi den arduragabekeria", deitoratu du.
Eliza katolikoari “eragin dituen kalteengatik” erreparazioa emateko dagokion derrigorraz gain, diputatu jeltzaleak txarretsi duenez “Estatuaren derrigorra ere bada, eta ez soilik elkartasunezko derrigor orokorrengatik, baizik eta baita abusuak ikastetxe batean edo Estatuak gainbegiratzeko erantzukizuna duen jardueretan eman direlako”. “Guri, arduradun politiko garen aldetik, Herritaren Defendatzaileari egin genion enkargua jasotzea dagokigu eta horren arabera jardun, biktimei erreparazioa emateko beharko diren baliabideak jarriz eta behar bezalako egitura sortuz, berriz ere halakorik gerta ez dadin”, amaitu du Agirretxeak.