Espainiako Gobernuak “esku har dezala” eskatu du Euskal Taldeak Iparralde eta Hegoalde arteko mugan Frantziako Estatua egiten ari den kontrolek “herritarrei egiten dieten kalte larria” ikusita

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak deitoratu du kontrol horiek "kalte" egiten dietela "inguruko bizitza sozioekonomikoari eta Bidasoaren bi aldeetan bizi diren milaka pertsonari"

Espainiako Gobernuak “esku har dezala” eskatu du Euskal Taldeak Iparralde eta Hegoalde arteko mugan Frantziako Estatua egiten ari den kontrolek “herritarrei egiten dieten kalte larria” ikusita 13Azaroak
AzaroaK 13 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gaurko kontroleko bilkuran Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio “esku har dezala” Frantziako Estatuak Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko mugan egiten ari den kontrolek herritarrentzat dakarten "kalte larriaren aurrean", joan den azaroaren 1etik datorren urteko apirilaren 30era arte mugetan zaintza areagotu dela ikusita. Hain zuzen ere, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari galdetu dio zein diren Frantziako Gobernua kontrol horiek egitera bultzatu dituen "mehatxu larriak" eta "goi-mailako jarduera terroristak", "eskualdeko bizitza sozioekonomikoari eta eguneroko lan, hezkuntza, egoitza eta aisialdiko joan-etorriei kalte egiten dietenak", baita "Bidasoaren bi aldeetan bizitza egiten duten milaka pertsonari" ere.

Bilkuran hitza hartzeko izan duen tartean Legardak azaldu du Batasunaren egiturazko elementuen artean "merkantzien eta zerbitzuen zirkulaziorako askatasuna, eta pertsonen zirkulazioa eta bizilekua" direla, eta barneko mugako kontrolak bertan behera uztea "Schengengo itunaren funtsezko elementua" dela. Testuinguru horretan, diputatu jeltzaleak gaineratu du, ordena publikorako eta barne segurtasunerako "garrantzi handiko" arrazoi objektiborik gabe, ez litzatekeela askatasun hori "nahasi" behar. "Frantziako Gobernuak proportzionaltasun printzipioa bete behar du", esan du Legardak.

Interesatu Zaitez