Eusko Jaurlaritzak datorren astean abiatuko du Euskadi 2025 aurrekontuen negoziazioa

Noël d‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Legebiltzarreko gaurko Kontrol Saioan baieztatu du datorren astean hasiko dela oposizioko taldeen iritzia jasotzeko lehen elkarrizketa-txanda, 2025eko euskal aurrekontuak izan ditzakeen babesak aztertze aldera

Eusko Jaurlaritzak datorren astean abiatuko du Euskadi 2025 aurrekontuen negoziazioa 08Azaroak
AzaroaK 08 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Hain zuzen ere, astelehenean Sumarrekin eta Alderdi Popularrarekin bilduko da, eta asteartean, berriz, EH Bildurekin.

Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, d’Anjou sailburuak herri-ikuspegitik egingo ditu bilerak: “Gustatuko litzaidake prozesu honi ikuspegi zabalarekin aurre egitea. Proposamen zehatz, bideragarri eta errealistak jasotzea espero dugu. Akordioak lortzeko borondatea dugu, betiere elkarrizketa oinarri hartuta eta adostasuna zabaltzeko itxaropenarekin”.

Planteamendu horren ildotik, “aurrekontu sendoak egin ditugu, hartutako konpromiso guztiak indarrez eta ausardiaz babesteko gai izango direnak. Beraz, proposamen horrek politika errealistak, zehatzak, onargarriak eta jasangarriak jasotzen ditu”, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren iritziz. D’Anjouk Legebiltzarrean iragarri du aurrekontuen negoziazio horretarako “proposamen zehatza” aurkeztuko duela.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez