Donostiak aurrekontu soziala, inbertitzailea eta garraio publikoaren eta segurtasunarekin konprometitua aurkeztu du

Donostiako Udalak 517.493.047 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, hau da 2024an baino %6,76 handiagoa

Donostiak aurrekontu soziala, inbertitzailea eta garraio publikoaren eta segurtasunarekin konprometitua aurkeztu du 29Urriak
UrriaK 29 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Donostiako Udal gobernuak 2025.urterako aurrekontu-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du. Aurrekontua %6,76 handituko da eta 517.493.047 eurokoa izango da.

Udal aurrekontuak hiru lehentasun ditu, Eneko Goia alkatearen iritziz: “Inor atzean ez uztea, mugikortasun jasangarria sustatzea eta hiri zaindua eta segurua izatea”. Hortaz, alkateak adierazi du, udal gobernuak aurrekontu inbertitzailea diseinatu duela, izan ere, aurrekontu-sailak diru aurreikusitako hirigintza garapenak eta etxebizitza publiko berria sustatzeko, donostiarrei ematen zaizkien kalitatezko zerbitzuak hobetzeko eta gizarte zerbitzuen beharraren handitzeari aurre egiteko adineko pertsonek behar dituzten zaintzak bermatzeko. 

Goiak esan du, aurrekontuak erantzuten diela departamentu ezberdinek erakutsitako beharrei eta azpimarra jarri du mugikortasun jasangarria sustatzeko ekintzetan, izan ere inbertsioak egingo dira, besteak beste, Dbusen flota elektrifikatzeko, bizikleten erabilera sustatzen jarraitzeko aparkatzeko toki estali berriak jartzeko, mugikortasun bertikala hobetzeko eta oinezkoentzat disfrutatzeko eremu berriak izateko guneen berrantolaketak egiteko.

Halaber, honakoa gaineratu du: “Segurtasuna une honetan hiritarrei gehien kezkatzen dien gaia izanik, proposatu dugun aurrekontuak Udaltzaingoari zein Prebentzio Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuari material berria erosteko aurrekontu-sailak ditu”.  

Donostiako alkate Eneko Goiak, eta Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotzi Kerman Orbegozok aurkeztu dute aurrekontu-proiektuaren zirriborroa, Tokiko Gobernu Batzarrak onartu aurretik. Behin onartuta, Ogasun Batzordean emango dira aurrekontu-proiektuaren gaineko azalpenak. .

Diru-sarrera eta gastu arruntak

Gastu arrunten gaineko aurrekontu-sailen handitzeak eragin du gehienbat aurrekontu kontsolidatuaren igoera. Hortaz, Kerman Orbegozok zehaztu du, Pertsonal-Gastuari bideratutako aurrekontu-sailak %5,37 handitu direla, eta horien artean azpimarratu behar dela langileen soldatak %2,5 handituko direla, lanpostuen balorazioa 2,43 milioi eurotan handituko dela, eta 14 funtzionario lanpostu berri sortuko direla (6 mugikortasun agente, 6 psikologo komunitario eta 2 langile Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan). 

Bestalde, eskaintzen diren zerbitzuek eragindako gastu arrunta iaz baino %5 handiagoa izango da, eta Udalak mendeko elkarte eta entitateei egiten dien ekarpena %8,83 handituko da.

Udalak gastu arruntari aurre egin ahal izango dio Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren ekarpena iaz baino %5,86 handiagoa izango delako 2025ean. Hortaz, foru funtsatik 181,6 milioi euro jasoko ditu.

Horrekin batera, Udalak zerga-politikaren hainbat zerga eta tasa eguneratu ditu, eta ondorioz, iaz baino 8 milioi euro gehiagoko diru-sarrera izango du. Horrenbestez, eskaintzen diren zerbitzuak mantendu eta hobetu ahal izango ditu, eta martxan dauden inbertsioei zein proiektu berriei heldu ahal izango die.

Gizarte gastua

Orbegozok honakoa azaldu du: “Aurrekontu proiektua eginda dago gehien behar duten pertsonei laguntzen jarraitzeko. Horren harian, Gizarte Zerbitzuetako aurrekontua iaz baino handiagoa da, eta guztira departamentuak 37,4 milioi euroko aurrekontua kudeatuko du. Igoera honen arrazoia da gastu korrontea 1,9 milioi euro handituko dela zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko kontratuen hitzarmen berriak eta 6 psikologo komunitario gehiagoren kontratazioa direla-eta.

Aurrekontu-sailen artean honakoak dira esanguratsuenak: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (9,9 milioi euro), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (3,7 milioi euro. Gehiago izan daitezke beharrik balego), Gizarteratzea (5,6 milioi euro) edo Haur eta Familien Prebentzio Zerbitzua (4 milioi euro).

Arraindegia eraikinaren birgaitzea eta transformazioa

Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotzi Ane Oyarbidek azpimarratu du, aurrekontu-proiektuak behar diren aurrekontu-sailak aurreikusten dituela Bertxako Arraindegia eraikineko birgaitzearekin eta transformazioarekin jarraitzeko, eta honakoa gaineratu du: “Irailean Donostiako Sustapenak bere gain hartu zuen merkatuaren esleipena, kudeaketa eta gelditzen diren obrak egiteko ardura. Horretarako Udalak 6,48 milioi euro bideratuko ditu hiru urtetan Donostiako Sustapenak behar diren lan horiek egiteko”.  

Mugikortasun jasangarria

Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotziak azpimarratu du, aurrekontu proiektuak beste urtebetez erakusten du mugikortasun jasangarriaren alde egiten dugun apustu sendoa, izan ere, Dbusi ekarpen handiagoak eginez, Mugi txartelaren deskontuen sistema mantentzeko.

Hortaz, aurrekontu-proiektuak 70,9 milioi euro bideratuko dizkio Mugikortasun eta Garraio departamentuari, eta Tranbiaren Konpainiari 56,7 milioi euroko ekarpena egingo dio (horietatik 37,5 milioi gastu korrontera bideratuko dira), besteak beste, 17.linean BEI proiektua garatzen jarraitzeko (13,8 miloi euro bideratuko dira 2025ean) eta 2025 eta 2026 ekitaldien artean 4 mikrobus berri erosteko.

Kerman Orbegozok gaineratu du, Udalak beste 7,4 milioi euro bideratuko dituela Electrizen proiektua garatzeko eta, beraz, 12 metroko 24 autobus elektriko berri erosteko. Era berean, honako proiektuak martxan jarriko ditu: Benta Berrin bizikletak aparkatzeko leku estalia, Jai Alaiko tunelaren berritzea, Erregina Erregente eta Kursaal zubiaren inguruaren berrantolaketa, eta Heriz-eko igogailua.

Etxebizitza eta Hirigintza

2025eko aurrekontu-proiektuak, halaber, inbertsio handiak aurreikusten ditu Hirigintza eta Etxebizitza arlotan. Ekonomia eta Aurrekontua kudeatzeko zinegotziak segidakoa nabarmendu du: “Hirigintzak 12,1 milioi euroko aurrekontua izango du hasitako garapenekin jarraitzeko edo berriak hasteko, baita Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren idazketa prozesuarekin jarraitzeko. Hortaz, Lorategi Hiria, Illarra, Infernua edo Eskusaitzetaren urbanizazioak garatzen jarraituko dira”.

Bestalde, Donostiako Etxegintzak 70,8 milioi euro bideratuko ditu hurrengo lau urteetan 282 Babes Ofizialeko Etxebizitza eta 38 zuzkidura-apartamentu egiteko, Kanpandegin, Infernuan, Illarran eta Igaran; alokairuzko etxebizitza kopurua handitzeko erosteko lehentasun eskubidea dituen etxebizitzak erosteko; eta etxebizitza publikoen parkean eragikortasun energetikoa eta irisgarritasunarekin lotura duten interbentzio handiak egiteko.

Hiri proiektuak, Mantentze-zerbitzuak, Segurtasuna eta Suhiltzaileak

Inbertsioei buruz, Kerman Orbegozok honakoa adierazi du: “Udalaren finantza-egoera onari esker, Udalak inbertsioak egiteko duen gaitasuna bermatuta dago”. Horren harian, zehaztu du, Udalak 86,7 milioi euro izango dituela hasitako proiektuak garantzen jarraitzeko eta 2025ean proiektu berriei heltzeko.

2025eko aurrekontu-proiektuak inbertsioetarako 100 aurrekontu-sail baino gehiago aurreikusten ditu, eta horiei esker, besteak beste, martxan dauden garapen urbanistikoekin aurrera jarraituko da.

Kirol arloan, Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotziak azpimarratu duenez, 1,2 milioi euro bideratuko dira Anoetako miniestadioa birmoldatzera. Gogoan izan, guztira 4,2 milioi euro inbertituko direla proiektua garatzeko. Horiek horrela, honakoa gaineratu du: “Herrerako futbol zelaia berritzeko 3,2 milioi euroko inbertsioa egingo du Udalak; 500.000 euro Illunbe erabilera anitzeko pabilioi bilakatzeko, eta beste milioi erdia hiriko beste hainbat hiriko kirol-instalazio hobetzeko”.

Bestalde, Oyarbidek adierazi du, hiria zaintzea eta hobetzea dela aurrekontu honetako ardatzetako bat, eta ondorioz, Hiri-mantentze eta zerbitzuetarako departamentuaren aurrekontua 1,4 milioi euro handiagoa izango da, eta guztira 105,4 milioi euro kudeatuko ditu helburu horrekin betetzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko. Ildo beretik, milioi erdiko aurrekontu-saila dagoela esan du, Parte Zaharrean hondakinak modu selektiboan jasotzeko sistema berria martxan jartzeko. Sistema berri honekin auzoko hamabi puntutan atoiak jarriko dira egunaren azken ordutan, eta helburua da Mari, Aldamar edo Sarriegi kaleko edukiontziek okupatzen duten lekua libre uztea.

Hiria hobetzeko beste hainbat inbertsio honakoak dira: 375.000 euro haur parkeak berritzeko; 650.000 euro Haizearen Orrazia birgaitzeko; 800.000 euro zoladura kanpaina egiteko; 692.000 euro Bera Berako urbanizazioa egiteko. Era berean, hobekuntzak aurreikusten dira hainbat udal eraikin hobetzeko Loiolako Erriberatan, Intxaurrondo Hegoan eta Grosen hiru Haurreskola berri hartzeko (1,8 milioi euro).

Era berean, Udaltzaingora eta Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu zerbitzura bideratutako aurrekontuak %5,8 eta %6,6 handituko dira. Horri esker, donostiarrei ematen dieten zerbitzua hobetzeko materiala erosteko eta instalazioen ekipamendua hobetzeko aukera izango dute, baita zerbitzu berrien proiektua egiteko ere, hain zuzen ere, Egiako polizia-etxea.

Tramitazioa

Aurrekontu-proiektuaren aurkezpenarekin Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako departamentuak aurreikusitako tramitazioarekin jarraitzen du. Hortaz, behin proiektua Tokiko Gobernu Batzarran onartuta eta udal taldeei aurkeztuta, zuzenketak egiteko epea hasiko da.

Departamentuak aurreikusitako egutegiaren arabera, aurrekontua eta zuzenketak eztabaidatzeko Ogasun batzordea abenduaren hasieran egingo litzateke, eta ondorioz, hasierako onarpena abenduaren 19rako aurreikusita dagoen ohiko udalbatzarran egingo litzateke.

Hainbat inbertsio

- 4 mikrobus erosteko (bi urtetan): 679.594 €

- 12metroko 24 autobus elektriko erosteko: 7.371.000 €

- Haur parkeak berritzeko: 375.000 €

- Altzako Hiri-berroneratzea: 2.337.634 €

- Bretxako Arraindegia eraikinean hainbat inbertsio egiteko (hiru urtetan): 6.487.603 €

- Parte Zaharreko Haurtxokoa: 75.000 €

- Antiguako Gizarte Zerbitzuen Zentroa handitzeko: 350.000 €

- Igeldoko eskola zaharra berritzeko: 350.000 €

- Larreseko ibarbidea: 100.000 €

- Jai Alaiko tunela: 283.665 €

- Kursaal- Boulevard berrantolaketa (bi urtetan): 1.140.000 €

- Benta Berrin bizikletentzako aparkaleku estalia: 93.000 €

- Herrerako futbol zelaia (bi urtetan): 3.200.000 €

- Anoetako Miniestadioa: 1.200.000 €

- Okendo Kultur Etxea birgaitzeko proiektua: 1.275.000 €

- Loiola Kultur Etxearen irisgarritasuna hobetzeko: 477.700 €

- Heriz-eko igogailua: 871.944 €

- Haurreskolak (Erriberak, Intxaurrondo Hegoa, Gros): 1.828.314 €

- Haizearen Orraziaren birgaitzea: 650.000 €

- Puntu kritikoak (Herrera eta Miserikordia): 500.000 €

- Bera Berako urbanizazioa: 692.188 €

- Anoetako urbanizazioa: 665.965 €

- Egiako Udaltzaingoaren polizia-etxea: 125.000 €

- Erdialdeko zaharren egoitza berritzeko (hiru urtetan): 2.160.000 €

- Asfaltatzeak: 800.000 €

Interesatu Zaitez