EAJ-PNVren Bizkaiko barne karguak aukeratzeko prozesua urriaren 1etik azaroaren 23ra bitartean egingo da

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak gaur arratsaldean bere lurraldeko 123 Uri Erakundeei bidali dizkie, besteak beste, lurraldeko agintaritza berria aukeratzeko barne hauteskunde prozesurako egutegia eta agiriak

EAJ-PNVren Bizkaiko barne karguak aukeratzeko prozesua urriaren 1etik azaroaren 23ra bitartean egingo da 01Urriak
UrriaK 01 |
BBB

PARTEKATU

Bizkai Buru Batzarrak gaur arratsaldean Bizkaiko Herrialde Batzarrari, non lurraldeko 123 Uri Erakundeak ordezkatuta baitaude, eman dizkio ezagutzera barne hauteskunde prozesuaren nondik norakoak, agiriak gaur bertan jaso baitituzte Uri Erakundeek. Lehen hautespen aldia urriaren 17an hasi eta urriaren 23an amaituko da lurralde zein aberri mailan Bizkaiko alderdikideak ordezkatuko dituzten barne karguak aukeratzeko. Zentzu honetan, esandako prozesuan zehar alderdikideek ondorengoak aukeratu beharko dituzte: Bizkai Buru Batzarraren presidentetzarako hautagai bat; Bizkai Buru Batzarreko burukiderako 14 hautagai; Bizkaiko Justizia Auzitegirako bost ordezkari (hiru titular eta bi ordezko); eta Aberri Batzarrean Bizkaiak izango dituen 50 ahaldunak (38 ahaldun eta 12 ordezko).

EAJ-PNVren barne ordezkariak aukeratzeko prozesuak, hasiera batean, bi hautespen aldi aurreikusten ditu. Bizkaiari dagokionez, lehen hautespen aldia urriaren 17tik urriaren 29ra bitartean egingo da, eta aldi honetan alderdikideek izenak proposatu beharko dituzte barne organo berriak eratzeko. Bigarren hautespen aldiari dagokionez, berriz, azaroaren 8tik 20ra bitartean egingo da eta uri batzarretan bozketa egin beharko da lehen hautespen alditik geratu diren hautagaien artetik. Azkenik, Bizkaiko Herrialde Batzarra izango da azaroaren 23an ezohiko bilkuran bilduta, EAJ-PNVk Bizkaian izango dituen barne kargudun berriak izendatu beharko dituena.

Interesatu Zaitez