Alderdi Egun “benetan berezia” ospatuko du EAJ-PNVk datorren igandean 'Alderdia Gara' goiburupean

Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek Forondan egin den aurkezpenean ezagutzera eman ditu jeltzaleen urteko jai nagusiaren 48. edizioaren xehetasun guztiak

Alderdi Egun “benetan berezia” ospatuko du EAJ-PNVk datorren igandean 'Alderdia Gara' goiburupean 21Irailak
IrailaK 21 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek gaur aurkeztu du Alderdi Egunaren 48. edizioa, EAJ-PNVk Forondako zelaietan datorren igandean, irailak 29, ospatuko duena. Aurtengo edizioa ‘Alderdia Gara’ goiburupean egingo du EAJ-PNVk. Forondan bertan, eta EGIkide talde bat ondoan izan duela, Zaratek ziurtatu du aurtengo Alderdi Eguna “oso berezia” izango dela, “sei hilabete barru egingo dugun Batzar Nagusirako abiapuntua izango delako”. “Gure momentua delako, Alderdiaren momentua; eta Alderdia geu gara, alderdikideok, horregatik aukeratu dugu ‘Alderdia Gara’ goiburua”, azaldu du.

“‘Alderdia Gara’ harro egoteko moduko gauza delako Euskadi gaur dena izatea eragin duen Alderdiko kide izatea. Gure ibilbideaz harro gaudelako. Harro gure ordezkariekin baina, batez ere, harro gure jendearekin, gure alderdikideekin, gure militantziarekin, EAJ-PNV osatzen duten guztiekin. Eta ‘Alderdia Gara’ inoiz baino batuago egoteko eguna delako. Alderdi Egun berezia izango da. Denok egon behar dugu bertan, indarberrituta atera gaitezen Forondatik, Batzar Nagusiraino eramango gaituen barne prozesuari ilusioz, indarrez eta gogoz beteta hel diezaiogun”, gaineratu du.

Zaratek ondoren eman du ezagutzera Alderdi Egunak ekitaldi politikoaz gain urtero eskaintzen duen jarduera sorta: Txiki-Txokoa, ludoteka eta puzgarriekin, jumping-gunea, 5D zinema, Aerogiroa, Rokodromoa, Tirolina ,Paintball, Simulagailuen kamioia, Joko Birtualak, Herri Kirolak, erromeria eta, bazkaostean, Disko-Festa.

Alderdi Egunak 400.000 metro koadroko zabalera hartuko du, 20.000 bat bazkari zerbitzatuko dira, eta urtero bezala egin ahal izango da ekitaldia antolatzeko lanetan hiru aste daramatzaten 90etik gora boluntarioen ahaleginari esker.

Alderdi Egunari buruzko informazio guztia eskuragarri dago EAJ-PNVren webgunean, alderdieguna.eaj-pnv.eus gunean eta ‘Alderdi Eguna 2024’ aplikazioan. Larunbatetik aurrera ospakizunaren inguruko guztien jarraipena egin ahal izango da EAJ-PNVren sare sozialen bidez.

 

Interesatu Zaitez