EAJ-PNVk laguntza eraginkorrak bultzatuko ditu, gazteen bizi proiektuak garatzea ahalbidetzen dutenak

Aitor Urrutiak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, helburua ongizatearen agenda berri bat eratzea dela jakinarazi eta adinekoen egoitzetan elkarbizitza unitateak tamainan txikitzearen aldeko apustua egin du

EAJ-PNVk laguntza eraginkorrak bultzatuko ditu, gazteen bizi proiektuak garatzea ahalbidetzen dutenak 20Irailak
IrailaK 20 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Gazteek emantzipatzeko eta euren bizi proiektuak garatzeko laguntza eraginkorrak behar dituztela azpimarratu du gaur Aitor Urrutiak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Batzordeko EAJ-PNVko bozeramaileak. Alderdiarentzat gazteen eskubideak betetzen direla ziurtatzea ardura bat dela esan eta laguntza horiei bultzada emateko prest agertu da. Gazteen Legeak eta Gazteen Emantzipazio Bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategiak funtsezko eremuetan eskubide esparru bat eta laguntza neurrien ekosistema bat ezartzen dutela gogoratu du eta EAJ-PNVk politika publiko horiei “jarraipena emateko eta indartzeko” lan egingo duela adierazi du. “Behar-beharrezkoa da laguntza horiek guztiak gauzatzea, gazteen bizi-proiektu autonomia ahalbidetze aldera”, esan du.

EAJ-PNVren helburua ongizatearen agenda berri bat eratzea dela jakinarazi du Urrutiak, “pertsonak politika publikoen erdigunean mantendu eta osasuna, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, segurtasuna eta, nola ez, gizarte zerbitzuen esparruak hobetzen ahalbidetuko duena”. Gizarte politikek “gizarte zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioen eta zerbitzuen barne zorroa” hartzen dutela gogoratu du, eta, zentzu horretan, jeltzaleen apustua “lankidetza estutzea izango” dela iragarri du. “Erronka da zeharkako gizarte politiken paradigma berri batean aurrera egitea da, ikuspegi integral batekin, inplikatutako administrazio guztien ahalik eta koordinazio handienarekin eta gizartearekiko lankidetzarekin”, azaldu du.

Era berean, pertsona adinduen zaintzaren esparruarekiko ardura agertu du jeltzaleak. Zentzu horretan, adinekoen egoitzetan elkarbizitza unitateak tamainan txikitzearen aldeko apustua egin du, bai eta zaintzaileen prestigio soziala areagotzearen alde ere. “Zaintzaileak zaindu egin behar ditugu, eta, bide horretan, zaintzaileen hobeto irabazi beharra edo Zaintzaileen Estatutu batek lagundu dezaketelakoan gaude”, esan du. 

Azkenik, legegintzaldi honetan Erronka Demografikorako 2030erako Euskal Estrategia osoa garatu behar dela gogoratu du eta migrazio arloan Euskal Harrera Eredua finkatzeko “aukera paregabea” dela defendatu du.

 

Interesatu Zaitez