Andoni Ortuzarrek eta Mireia Zaratek harrera egin diote, Sabin Etxean, Jon Mikel Olabarrietari, Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Batzordeko idazkari ohiari

Caracasen jaio zen Olabarrieta, eta Venezuelako hiriburuko Euskal Etxeko lehendakaria izan zen; bestalde, frankismoaren sasoian, Euzkadiko Gobernu legitimoaren mezuak eta albisteak igorri zizkien euskaldunei eta munduari Euzkadi-La Txalupa irrati klandestinoari esker

Andoni Ortuzarrek eta Mireia Zaratek harrera egin diote, Sabin Etxean, Jon Mikel Olabarrietari, Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Batzordeko idazkari ohiari 22Uztailak
UztailaK 22 |
EBB

PARTEKATU

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidenteak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak harrera egin diote Olabarrietari gaur arratsaldean, Sabin Etxean. Izan ere, bizitza osoa Venezuelan eman ostean, Jon Mikelek Bilbora etortzea erabaki baitu, Nere alabarekin bizitzera.

Jon Mikel Olabarrieta caracastarra da jaiotzez eta, Bilbora anexionatu aurretik, Deustuko azken alkate izan zen Eugenio Olabarrietaren biloba.

Ingeniaritza ikasi zuen Jon Mikel Olabarrieta abertzale sutsuak. Frankismoaren sasoian, Amerikako kontinentetik diktadurari aurre egiteko euskal erresistentziako kide nabarmenetakoa izan zen. Hain zuzen ere, Jose Joaquin Azurtza, Kepa Lekue eta Jon Gomezekin batera, Euzkadi Irratiaren edo orduko La Txalupa irrati klandestinoaren alderdi teknikoez arduratu ziren teknikarietako bat izan zen. La Txalupak  hamahiru urtez (1965 eta 1977 artean) jardun zuen Venezuelako erbestetik Euzkadiko Gobernu legitimoaren mezuak eta albisteak igortzen, betiere aberriaren kausa aldeztuz. Lan eskerga izan zen, boluntarioek eta euskal erbesteratuek egindakoa, baliabide tekniko urriak eta baaliabide ekonomiko are urriagoak erabiliz.

Olabarrieta Caracasko Euskal Etxeko lehendakaria ere izan zen, eta bertako euskal komunitateko gogoko kide gisa jardun du beti.

Argazkietan, honako hauek ikus ditzakegu:

  • Andoni Ortuzar eta Mireia Zarate, Jon Mikel Olabarrieta eta bere alabarekin, Nere, Sabin Etxean, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan egindako bisitan.
  • Radio Euzkadiko kolaboratzaile-taldearen zati handi bat, Venezuelan. Makurtuta: (ezkerretik lehenengoa) Jon Mikel Olabarrieta, Santi Gurutzeaga, Paul Agirre, Paulin Urresti, Guillermo Ramos eta Peru Ajuria. Zutik: Domeka Etxarte, Ricardo Libano, Jose Luis Atxa, Iñaki Erkoreka, Ixaka Atutxa, Pello Irujo, Iñaki Anasagasti, Iñaki Aretxabaleta, Iñaki Landa, Mikel Olasagasti, Juan Mari Lopez, Jon Gómez eta Kepa Lekue.
  • Jon Mikel Olabarrieta, Caracasko Euskal Etxeko lehendakari zela, Carlos Garaikoetxea lehendakariarekin, 1983an, Gudariaren monumentuaren aurrean egindako lore-eskaintzan.

Interesatu Zaitez