Oihane Agirregoitiak eurodiputatu kargua agindu du Hauteskunde Batzordearen aurrean

Hurrengo eurodiputatu jeltzaleak nabarmendu du hastear dagoen legegintzaldiari “ilusioz beteta” helduko diola “Euskadiren interesak Europa indartsu eta batuan defendatzeko”

Oihane Agirregoitiak eurodiputatu kargua agindu du Hauteskunde Batzordearen aurrean 01Uztailak
UztailaK 01 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko hurrengo eurodiputatu Oihane Agirregoitia, iragan ekainaren 9ko Europako Hauteskundeen ondorioz aldarrikatua izan zena, Kongresura joan da gaur, Behe Ganberan egoitza duen Hauteskunde Batzorde Zentralera, eurodiputatu kargua agintzera, Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren  224.2 artikuluak ezartzen duena betez. Izapide hau legearen arabera bete beharrekotzat jotzen da Europako Parlamentuan uztailaren 16an eserlekua hartzeko behar den kredentziala jaso ahal izateko.

Hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan Agirregoitiak azpimarratu du legealdi honi “ilusioz” helduko diola “Euskadiren interesak Europa indartsu eta batuan defendatzeko”. “Ahalegin eta dedikazio osoz arituko gara ultra eskuina geldiarazteko, eta euskal herritarren ahotsa izateko, bai eta ordezkatzen ditugun erregioena ere, Bruselan eta Estrasburgon. 160 proposamen zehatz  ditugu datozen 5 urteotan garatu nahi ditugunak”, esan du. Eurodiputatu jeltzalea Bruselara bidaiatuko da bihar, duela hiru aste Europan egin ziren hauteskundeetatik laugarren aldiz, legealdiaren antolaketarako negoziaketekin eta batzordeen eraketa prozesuarekin jarraitzeko.

Interesatu Zaitez