EAJ-PNVk helburu nagusia lortu du eta Europako Parlamentuko eserlekua berretsi du

Oihane Agirregoitia Izaskun Bilbao Barandicaren ordezkoa izango da Europako Parlamentuan, jeltzaleek "emaitza hobeak" lortzea espero zuten hauteskundeetan, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak aitortu duenez

EAJ-PNVk helburu nagusia lortu du eta Europako Parlamentuko eserlekua berretsi du 10Ekainak
EkainaK 10 |
Europako Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVk "lehen helburua bete du gaurko Europako Hauteskundeetan, Europako Parlamentuan gure presentziari eutsiz eta Oihane Agirregoitia Bruselan eta Estrasburgon Euskadiren ahotsa izatea lortuz", Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, baina "emaitza hobeak lortu izana espero" zuela aitortu du Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak.

CEUS koalizioari "euskal hautesleengandik eta Estatuko beste toki batzuetan emandako babesa biziki eskertu" du. Ildo horretan, Ortuzarrek nabarmendu duenez, "Europako Parlamentuak Euskadi osoaren eta bere lurralde guztien ahots garbia izango du, eta Oihane Agirregoitia eurodiputatua Kanarietako eta Balearretako interesen ordezkari duina ere izango da, bai eta Kataluniako eta Galiziako interesena eta gure manifestu europeistarekin bat egin duten alderdi eta talde guztiena ere".

Ortuzarrek izandako parte-hartze txikia deitoratu du (%50 ingurukoa izan da EAEn), eta argi utzi du "ez ziren hauteskunde errazak CEUS bezalako koalizio baterako, eta ez dira izan. Estatuko bi alderdi handiek euren liskar politikoa modu gogorrean eraman dute kanpaina honetara be. Haien asmoa izan da hauteskunde hauek hauteskunde orokorren bigarren itzulia, eta Sanchez eta Feijooren artean aukeratzeko erreferendum moduko bat izatea", azaldu du. "Europaren osagaia tamalez bigarren mailan geratu da, baita euskal interesak eta CEUSek sendotasun handiena duten nazio eta komunitate historikoen interesak ere", adierazi du, baina "kanpainako hamabost egunetan temati jokatu dugu, oso temati, esango nuke nik, eta lortu dugu gure mezuak oihartzuna izatea hainbeste zarataren artean, eta biztanleriaren zati esanguratsu batek babesa eman izana eta, ondorioz, eurodiputatuaren akta lortu dugu. Argi dago, halaber, gure ohiko hautesleen zati bat abstenitu egin dela, eta horrek azaltzen du gure atzerakada termino absolutuetan. Bihar sakon aztertuko ditugu emaitza horiek EBBren bileran", aurreratu du.

Interesatu Zaitez