Oihane Agirregoitiak hitzeman du Bruselan berdintasunaren alde lan egingo duela ekintza zehatzen bidez “emakumeen lidergoa lehiakortasun iturri” gisa sendotzeko

Europako Hauteskundeetako EAJ-PNVko zerrendaburuak, Izaskun Bilbao Barandica europarlamentari jeltzaleak eta PDEren presidenteorde eta Renew Europeko alemaniar eurodiputatuak Vitoria-Gasteizko Emakumeen Etxearen aurrean berretsi dute berdintasun politikekiko konpromisoa

Oihane Agirregoitiak hitzeman du Bruselan berdintasunaren alde lan egingo duela ekintza zehatzen bidez “emakumeen lidergoa lehiakortasun iturri” gisa sendotzeko 03Ekainak
EkainaK 03 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitiak, datorren igandeko Europako Hauteskundeetarako zerrendaburuak, Emakumeen Etxeak egoitza duen Vitoria-Gasteizko Etxanobe jauregitik berretsi du gaur EAJ-PNVk berdintasunarekin duen konpromisoa. Zentzu honetan azaldu ditu Europako Parlamentuan defendatuko duen programaren xehetasunak, lan hori jorratuko baitu “emakumeen lidergoa lehiakortasunerako iturri gisa” finkatzeko jarduera zehatzen bidez. Ulrike Müller, Europako Alderdi Demokrataren (PDE) presidenteorde eta Renew Europeko eurodiputatu alemaniarra, hautagai jeltzalearen ondoan izan da, bertan ere izan dela eta hitza hartu duela Izaskun Bilbao Barandica EAJ-PNVko eurodiputatuak. Haiekin izan dira, besteak beste, Itxaso Atutxa BBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Olatz Garamendi, Nerea Melgosa eta Gotzone Sagardui sailburuak, Rakel Molina eta Aitana Agirre EAJ-PNVko hautagaiak, Amaia Arrizabalaga Gero Bai-ko hautagaia eta Maria Solana Napar Buru Batzarreko burukidea eta Nafarroako Parlamentuko parlamentaria izan dira.

EAJ-PNVko hautagaiak azpimarratu duenez berdintasuna “presente dago sektoreka egiten ditugun proposamen guztietan”, eta hala jasota dago emakumeen ahalduntzerako zutabe eta lehiakortasun iturri gisa. Horregatik aipatu ditu, helburu horiek lortzera begira, hurrengo legealdian landuko dituen jarduera-arloak. Aditzera eman duenez, arlo horiek lerrokatuta daude Simone Veil itunarekin, zeinaren bidez Renew Europe taldeak berdintasun politikoetarako atxikimendu publikoak bilatzen baititu. Agirregoitiak aurreratu duenez “genero indarkeriaren kontrako legeria erabat betetzeko; Estatu kide guztiek Istanbulgo Protokoloa izenpe dezaten; Batasuneko emakume guztiek erabat bermatuta izan ditzaten bere eskubide sexualak zein ugalket-eskubideak; kontziliazioari buruzko eta laneko berdintasunerako arauen betepena; eta Batasun osoan bultzatu daitezen arlo publiko eta pribatuan erantzukizuneko lanpostuetara sartzeko aukera berdinak bermatuko dituzten arauak ”.

Gasteizeko ekitaldian Agirregoitiak nabarmendu nahi izan du emakumeen lidergoa, gainera, lehiakortasun iturri izateaz gain “bakerako itxaropena” dela. “Pairatzen ari garen gatazka mingarriek, esan du Ukraina, Palestina eta Israelgo gatazka gogora ekarriz “gizonezkoen aurpegiak dituzte eta emakumeen lidergoaren ezaugarriez besteko irizpide, balore eta jokaerekin kudeatzen dute”. “Emakume liderren talde sendoa behar dugu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Gizartearen erdia gara eta gizarte horren eraikuntzan protagonista aktibo gisa dagokigun zeregina aldarrikatzen dugu”, esan du.

Ulrike Müllerekr, PDEren presidenteorde eta eurodiputatu alemaniara izateaz gain hauteskundeetara Freie Wähler alderditik aurkezten den hautagaiak, hitza hartu du gaurko ekitaldian. Bere hitzetan, genero berdintasuna da “Europaren etorkizunerako guztiz funtsezkoa den Gaia”. Eta argitasun osoz esan duenez erantzun eraginkorrak eman ahal izateko, lehenik eta behin “legeria hobetzen jarraitu behar dugu eta berdintasunaren inguruan dauden legeak benetan aplika daitezela”; bigarrenik “hezkuntzan genero berdintasunari buruzko kontzientzia finkatuko duten programak sustatu behar ditugu, estereotipoak apurtuko dituztenak” eta, hirugarrenik, “emakumeak eta gutxiengoak ahaldunduko dituzten eta ozen hitz egiteko aukera emango dieten sareak eta ekimenak babestu behar ditugu”. “Jaun-andreok, genero berdintasuna ez da atzeratu dezakegun helburua; premia handiz lortu behar dugun zerbait da, denoi eragiten baitigu. Lan egin dezagun berdintasuna eta justizia pertsona guztientzat errealitate izango den Europa sortzeko”, amaitu du.

Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak bere aldetik eskatu du berdintasunerako politika publikoak norbanako bakoitzarengan instalatuta dauden genero estereotipoak aztertzeko eta desagerrarazteko konpromiso pertsonalarekin osatzera, eta praktika hau gomendatu du “desparekotasunaren adierazpenak identifikatzeko, hain normalizatuta baitaude ezen oharkabeko bihurtu diren”. 2005eko Euskadiko Berdintasun Legeari esker Eusko Legebiltzarrean emakumeak gizonak baino gehiago ziren legealdian Eusko Legebiltzarreko lehen presidente andre izan zenak argitu du datu hura Europan oso deigarri egin zitzaiela. “Sasoi hartan Europako Parlamentuko Berdintasun Batzordearen deia jaso nuen, lege hura praktika eredugarritzat jo zuelako erantzukizun politikoko postuetara emakumeen eta gizonen artean tradizioan eman den desoreka haustera begira. Aurrekari horiekin lortu genuen Euskadiko ordezkari bat Berdintasunerako Europako Institutuan esertzea”, gogoratu du. Bilbao Barandicak deitoratu du gizonei beste gabe aitortzen zaien agintea emakumeek irabazi behar izaten dutela erantzukizun horretara iristean. Beraz, “konplexurik gabe gaitasun teknikoa eta adimen emozionala uztartzen dituen emakumeen lidergoa balioestea” eskatu du. Eredu bidezkoa da, integratzailea, modernoa eta, ondorioz, eraginkorra”. “Berdintasuna da giza eskubideen gai bat, baina baita lehiakortasunerako abantaila ere. Horregatik, berdintasun politikak finantzatzea ez da gastua, inbertsioa eta beharra baizik”, amaitu du.

 

Interesatu Zaitez