EAJ-PNVk komunikazio zerbitzu berezia aktibatu du ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako

Aberri ekitaldi guztiak satelite bidez egin eta emango dira, eta zuzenean jarraitu ahal izango dira Alderdiaren webgunetik, Youtuben, Twitterren edo Facebook Liven; askotariko edukiak eskainiko dira Instagram, TikTok, WhatsApp, Telegram eta bestelakoetan

EAJ-PNVk komunikazio zerbitzu berezia aktibatu du ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako 22Maiatzak
MaiatzaK 22 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Ekainaren 9ko hauteskunde-kanpainaren hasiera dela eta, EAJ-PNVk herritarrei eta komunikabideetako profesionalei zuzendutako komunikazio-zerbitzu berezi bat jarriko du abian bihar, osteguna. Hala, maiatzaren 23an, osteguna, EAJ-PNVren webgunea eta sare sozialak "kanpainarako prest" jarriko dira, eta plataforma nagusi bihurtuko dira, ekainaren 9ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetarako jardueraren eta ekitaldien jarraipena egin ahal izateko.

www.eaj-pnv.eus webgunearen bidez, euskal herritarrek zuzenean eta streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte alderdi jeltzaleak bihar, osteguna, 21:00etatik, egingo dituen aberri ekitaldi guztiak. Ordu horretan hasiko da EAJ-PNVren kanpaina Hondarribian, ekainaren 7ko ostiral arratsalde-gauera arte iraungo duena. Webguneak, gainera, kanpainari buruzko informazio guztia jasoko du: hauteskunde-programa, hautagai-zerrenden jarduera eta profilak, hauteskunde-agenda, etab. Halaber, hauteskunde-kanpainari buruzko informazio guztia bilduko du: prentsa-oharrak, bideoak eta kalitate handiko argazkiak.

EAJ-PNVren jarduera ere bizia izango da Alderdiaren sare sozial nagusietan: Instagramen, Twitterren eta Facebooken agenda partekatuko dugu egunero, hautagai eta agintariek komunikabideetan esandakoa eta egindakoa jasoko dugu, eta hitzaldi eta esku-hartze bakoitzaren “urrezko minutuak” eskainiko ditugu. Ikus-entzunezko material guztia YouTuben ere egongo da eskuragarri, eta kalitate handiko argazkiak eta Creative Commons lizentziarekin Flickren. Gainera, EAJ-PNVren TikTok kontuak hainbat eduki bilduko ditu. Oihana Agirregoitia Europako Hauteskundeetarako EAJko hautagai eta CEUSen zerrendaburuak eduki osagarriak zabalduko ditu bere sare sozialetan (Instagram, Twitter eta Facebook). Eduki garrantzitsuenak alderdiaren WhatsAppeko kanaletan eta Telegramen ere egongo dira eskuragarri, EAJ-PNVko alderdikideek erraz jaso eta partekatu ahal izan ditzaten.

Era berean, euskal herritarrek Euzkadi Buru Batzarreko burukideekin zuzenean hitz egiteko aukera izaten jarraituko dute, "ZukEsan" aplikazioaren bidez. Tresna hori "Entzunez Eraiki" entzute aktiboko prozesuaren barruan jarri zen abian, eta herritarrei ahalbidetzen die jeltzaleen Aberri Exekutiba osatzen duten pertsonekin elkarrizketa segurua, diskretua eta kalitatezkoa izatea.

Interesatu Zaitez