Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Ardanza lehendakariaren ibilbidea txalotu du

Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Jose Antonio Ardanza lehendakariaren dimentsio europarra azpimarratu du gaur goizean Europako Parlamentuan egin den osoko bilkuran. Ordezkari jeltzaleak gogora ekarri du euskal politikariak Euskadiren eraldaketa prozesuan izan duen zeregina, Euskadiri aukera eman baitio Europarentzat arazotzat jotzetik, sarritan Batasunean arrakasta-eredu gisa aipatzera pasatzeko, terrorismoa gaindituz eta eraldaketa ekonomiko eta sozialeko prozesu sakon baten protagonista bihurtuz. Osokoak txalo zaparrada bero batekin omendu du Elorrioko politikaria

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Ardanza lehendakariaren ibilbidea txalotu du 11Apirilak
ApirilaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Izaskun Bilbao Baradicak hitza hartu du Estrasburgon egin ohi dituen legegintza-lanak osatzeko atzo eta gaur Bruselan egin den osoko bilkuran. Bertan, duela egun batzuk zendu den lehendakaria "Europa mailako politikaria" dela adierazi du. Diputatuak gogoratu duenez, "duela hamarkada batzuk Euskadik terrorismoaren tragedia eta krisi ekonomiko sakona pairatzen zituen. Arazo zen Europan".

Terrorismoak eta indarkeria politikoak sortutako gainbehera industrialaren eta krisi sozial eta politikoaren posiziotik egungo errealitatera, Europako Batzordeak egin dituen txosten ugaritan goraipatua, Euskadik izan duen bilakaerak Euskadi "arrakasta-eredu" bihurtu du, "lider honi zor dion zerbait, Europako balioetan oinarrituta terrorismoaren eta indarkeriaren presioari aurre eginez, desberdinen arteko akordioak bultzatu baitzituen, terrorismoaren desprestigioa eraginez eta eraldaketa ekonomiko sakona lortzen lagunduz, gizarte-eredu indartsu batekin batera", amaitu du.

Interesatu Zaitez