EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradales trantsizio energetikoaren alorrean ari diren euskal enpresa eta startup-etako ordezkariekin batzartu da gaur deskarbonizazio prozesuen etorkizunaz eta Euskadiko energia berriztagarrien etorkizunaz hitz egiteko: “Energiaren sektore garrantzitsua dugu Herri honetan, deskarbonizatzeko asmoari eutsi nahi dion sektorea,aldi berean deskarbonizatzeko prozesu horretan industriari eta euskal gizarte osoari lagunduz. Pragmatismoarekin ekin behar diogu, errealismoarekin”, ziurtatu du
Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren Lehendakarigaiak, gaur berretsi du deskarbonizazio prozesuarekin, energia berriztagarriekin eta erregai berrien garapenarekin hitzemanda daukan konpromisoa, gaur Klimaren Munduko Eguna dela gogoan. Pradalesek Haizea Wind-eko instalazioak bisitatu ditu, aerosorgailu eta dorre eolikoen produkzioan espezializatutako enpresarenak, eta Energy Intelligence Centerren batzartu da energiaren alorreko enpresetako ordezkariekin. EIC izeneko hau da lankidetza publiko eta pribatuko asmo handiko proiektua, energiaren alorrean eta etorkizun jasangarriago baterako trantsizioan Euskadi erreferente bilakatzea helburu duena.
Pradalesek nabarmendu du trantsizio energetikoak Euskadirentzat duen garrantzia estrategikoa, eta ez bakarrik euskal sektore industrialaren lehiakortasuna eta mundu mailan duen presentzia finkatzeko, baizik eta industria eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera den aldetik. “Trantsizio energetikoa da Ekonomia Berriak gaur egun duen aukera. Gaitasun nahikoak baditugu, erregai sintetikoak sortzeko gaitasunak, bio-erregaiak, erregai karbonizatuak… eta bestelako teknologien alde egiteko ere, hala nola hidrogenoa eta bestelako teknologia garbiak. Gako nagusia neutraltasun teknologikoa eta mix energetikoa direlako, gakoa da trantsizio energetikoaren alde egitea euskal industriaren lehiakortasunari eusten lagunduko digun pragmatismotik, bai eta gaurko enplegu industrialei ere, baina baita etorkizunera begira industria berriak eta enplegu industrial berriak sortuz ere”, esan du, deskarbonizatzeko prozesua ez ezik nazioarte mailan lehiakor izateko beharko diren garapen teknologikoa eta zerbitzuen garapena lideratzeko euskal sektore energetikoak duen asmoa nabarmenduz.
Estrategia hau, Pradalesen esanetan, euskal industriaren lehiakortasunari eta gaur egungo enpleguei eusteko aukera emango du, etorkizunerako industria eta lan aukera berriak garatzeko oinarriak ezartzen diren bitartean. Halaber, Pradalesek bereziki azpimarratu nahi izan du Euskadin teknologiaren eta energiaren sektoreetan horren beharrezko den talentu gaztea erakartzeko eta prestakuntza bideratzeko trantsizio energetikoak duen potentziala, kalitatezko enpleguak sortuz eta egitura fiskal eta juridiko egonkor eta segurua sustatuz. “Aukera ere bada gure gazteentzat, talentua erakartzeko eta bertan prestatzeko Euskadiko teknologia-eta energia sektoreek behar duten talentua. Kalitatezko enpleguak sortzeko aukera da, ondo ordainduak egon daitezen. Horrek denak, halaber, egitura fiskal seguru eta egonkorra behar du, bai eta marko juridiko seguru eta egonkorra ere. Eta, Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik urratsez urrats eman beharko den trantsizio energetikoa hobesten dugu, errealismoan eta pragmatismoan oinarri harturik, helburua argi izanik”, amaitu du Pradalesek, Euskadin etorkizun jasangarri eta oparorako bide argia ezarriz.