“Apirilaren 21ean arriskuan daude Euskadiren aurrerapena, gure ongizatearen sendotzea eta zerbitzu publikoen hobekuntza”, esan du Iñigo Iturratek

Koordinatzaile jeltzaleak botoa emateko deia egin die herritarrei, “azken urteetako aurrerapen hori mantendu, hobetu eta bermatu nahi badute”

“Apirilaren 21ean arriskuan daude Euskadiren aurrerapena, gure ongizatearen sendotzea eta zerbitzu publikoen hobekuntza”, esan du Iñigo Iturratek 25Martxoak
MartxoaK 25 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Iturrate EAJ-PNVren talde parlamentarioko koordinatzaileak gaur goizean ohartarazi duenez, apirilaren 21eko hauteskundeetan bi eredu desberdin eta bi ibilbide desberdin aukeratuko dira. “Gureak zorroztasuna, Euskadirekiko konpromisoa, esperientzia eta emaitzak adierazten ditu. Azken urteotan Euskadin eraikitako ongizateak eta gure zerbitzu publikoen maila altuak bermatzen gaituzte. Beste eredua abenturarena, inposaketarena eta autoritarismo demokratikoarena da”, esan du.

Egoera horretan, apirilaren 21eko hauteskundeetan “arriskuan daude Euskadiren aurrerapena, gure ongizatearen sendotzea eta zerbitzu publiko horien hobekuntza”. Eta horregatik da hain garrantzitsua herritarrek botoa ematea. Hori da “gure herrian azken urteotan izan den aurrerapen hori mantendu, hobetu eta bermatzeko modu bakarra”, Iturratek adierazi duenez.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Iturratek gogorarazi du EAJ-PNV “ez dela inoiz isilduko autogobernuaren eta kontzertu ekonomikoaren aurkako erasoen aurrean”, ERCk egunotan President Aragonesen bidez egin duen bezala. “Erasoa zentzugabea, bidegabea eta ustekabekoa izan da alderdi nazionalista batetik etorrita”, talde jeltzaleko koordinatzaileak ziurtatu duenez, “eta EH Bilduren isiltasuna lotsagarria izan da akusazio horien aurrean”, kritikatu du.

Iñigo Iturratek ere oso balorazio ona egin du legegintzaldi parlamentarioari buruz. “Akordioaren legegintzaldia izan da. Legeen %80 gutxienez oposizioko talde baten babesarekin onartu dira. Eta hori Lehendakariaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EAJ-PNVren prestasunari esker izan da”, ospatu du. Sintonia hori eta adostasunetik lan egiteko modu hori ezinbestean “babestu beharreko” zerbait da, irainak eta tentsioak gero eta presentzia handiagoa duten beste kultura politiko batzuen aurrean.

Interesatu Zaitez