Eusko Jaurlaritzak iragarri du Basurto, Usansolo-Galdakao eta Donostiako ospitaleak handituko dituela, kanpo kontsultetarako hiru eraikin berri eraikita

277milioiko inbertsioa eskatuko dutela,Osakidetzaren osasun azpiegitura berri hauek ahalbidetuko dute kontsulta anbulatorioetarako tokiak handitzea eta asistentziaren kalitatea hobetzea. Hala, artatze integrala eman ahal izango da,kasu bakoitzaren abordatze diziplina-anitza eginez

Eusko Jaurlaritzak iragarri du Basurto, Usansolo-Galdakao eta Donostiako ospitaleak handituko dituela, kanpo kontsultetarako hiru eraikin berri eraikita 15Otsailak
OtsailaK 15 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzaren Azpiegitura Plana aurkeztu du: kanpo-kontsultetarako hiru eraikin berri Galdakaon, Basurtun eta Donostian. Eraikin horiei esker, laguntza anbulatorioko kontsultetarako espazioa handitu ahal izango da eta Euskal Osasun Zerbitzuan profil profesional berriak eta bereizmen handiko proba osagarriak txertatu ahal izango dira.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur aurkeztu ditu pazientearen arreta hobetzeko eta euskal osasun-sistema modernizatzeko funtsezko hiru jarduketa horiek. Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-azpiegiturak berritzeko eta handitzeko egindako apustua nabarmendu du.

Osasun-azpiegitura horiek eraikitzearen helburua da paziente anbulatorioaren beharrak bateratzea, behar horiei erantzutea, asistentziaren kalitatea hobetzea eta arreta integrala eskaintzea, betiere kasuak diziplina anitzetik aztertzearen bidez eta prozesuen humanizazioaren bidez. Gainera, eraikuntza berriek aukera emango dute eraikin nagusietako espazioak liberatzeko eta bertan beste proiektu batzuei heltzeko.

Lehendakariak adierazi du otsailean aterako dela Basurtuko kanpo-kontsultetarako eraikinaren obra lizitatzeko lehiaketa. Donostia eta Galdakaoko eraikuntzen proiektuak amaitzen ari dira eta espero da obra horien lizitazioa apirilaren hasieran abiaraztea.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez