Oihane Agirregoitia, Europako Parlamentuko Hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburu aukeratua

Gaur goizean Durangon batzartua, jeltzaleen Aberri Batzarrak aho batez aukeratu du Agirregoitia. 43 urte dituela, ibilbide luzea egin du orain arte zerbitzu publikoan eta erakundeetan, tartean Next Generation funtsen kudeaketa egokitu baitzaio

Oihane Agirregoitia, Europako Parlamentuko Hauteskundeetarako EAJ-PNVren zerrendaburu aukeratua 27Urtarrilak
UrtarrilaK 27 |
EBB

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia Martínez (Bilbo, 1980), gaur egun Bizkaiko Foru Aldundian Gobernamendu onaren, Herritarrenganako laguntzaren eta Zerbitzu digitalen zuzendaria aukeratu du EAJ-PNVren Aberri Batzarrak ekainaren 9an Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeetarako zerrendaburu. Hala erabaki du gaur talde jeltzalearen organo erabakitzaile gorenak, Durangoko Landako Gunean ezohiko batzarrean bilduta.

Agirregoitiak hartuko du Izaskun Bilbao Barandica bermiotarraren lekukoa, egungo legegintzaldia amaituta Bruselan eta Estrasburgon egin duen etapari amaiera jarriko baitio azken 15 urtetan euskal talde jeltzalea ordezkatzen eta Euskal Agenda defendatzen aritu ondoren. Agirregoitiak 43 urte dituela bereganatu du erronka profesional eta pertsonal berri hau, bere ekarpena egiteko asmoz “Euskadik jarrai dezan Europan ahots propioa izaten” eta “Estaturik gabeko nazioek ere Europako proiektuan protagonista izan behar dugula” iritzita.

Matikoko Uri Erakundeko alderdikidea da 2006tik. Agirregoitia euskalduna da, bigarren hezkuntza du gaztelania eta ingelesezko B2 egiaztagiria du. Ingeniaritza bi egin zituen Deustuko Unibertsitatean: Industriako Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa eta Antolaketa Industrialeko Ingeniaritza. Zazpi urte eman zituen IKTen arloko teknikari gisa eta bezeroentzako arreta zerbitzuan. Aldi berean, Alderdiko barne lanetan gero eta inplikazio eta parte hartze handiagoa izan zuen. 2011n Bilboko Udalerako zerrenda jeltzalean aurkeztu zen eta ibilbide politikoa hasi zuen zinegotzi gisa. Ibilbide horri amaiera eman zion iragan ekainean Bilboko Udalean 12 urte eman ondoren. Bilbon hainbat arlo kudeatu ditu. Osasun eta Kontsumo arlotik, Berdintasuna, Nazioarteko Lankidetza eta Hiritartasunetik eta Gazteak eta Kirola arlotik igaro ondoren, azken legealdian bere gain hartu zuen Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioartekotzea. Erantzukizun horrek eraman zuen Bizkaiko hiriburuan Next Generation funtsak kudeatzera, bai eta nazioartean Bilbo ordezkatzera ere. “Arlo ezberdinetara, askotariko lantaldeetara eta proiektuetara moldatu beharrak esfortzu bat egitea eskatu dit, bai eta etengabe ikasten egon beharra ere, baina merezi izan du. Ikuskera globalagoa eman dit, eta uste dut ezagutza hori eskain dezakedala, bai eta konpromisoa ere, Europako hurrengo Parlamentuan”, azaldu du.

Oihane Agirregoitia ezkonduta dago eta alaba baten eta seme baten ama da, zeinekin zaletasunak partekatzen saiatzen baita. Hautagai jeltzalea oso kirolzalea da eta yogaren praktika uztartzen du igeriketarekin eta crossfit-arekin. Natura gozatzen du eta aukera duen guztietan ‘Txoko’-rekin, etxeko txakurrarekin, joan ohi da Bilboko inguru berdetik paseatzera. Itsas ertzera ere hurbiltzen saiatzen da, berarentzat Euskadiko altxor handienetakoa baita.

Interesatu Zaitez