Imanol Pradalesen esanetan, "proiektu honek hobetu egingo du Errekaldeko barrutiko 50.000 biztanleen bizi-kalitatea. Saihesbide berriak ilusioz beteriko aukera berriak irekitzen ditu auzoko hiri-espazioari beste itxura bat emateko"
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak onartu du Errekaldeko saihesbidea (BI-10) eraikitzeko proiektuaren idazketa Typsa, Fulcrum eta Tekiak osatutako ABEEari adjudikatzea. Adjudikazio-aurrekontua 5.805.580,06 euro da (BEZa barne), eta idazketaren hasiera bateko epea 33 hilabete da, 2024ko martxotik aurrera.
Proiektuaren bidez, Errekalden gaur egun dagoen hiri-barrera, hots, A-8 autobidearen tartea kendu nahi da, 115-116 (Zabalburu, Miribilla, Juan de Garay) irteeraren eta 118 irteeraren artekoa (San Mames) 1.800 metro inguruko bidezubi bat da, 1975. urtekoa, zirkulazio handia jasaten duena: Eguneko batez bestekoa 87.212 ibilgailukoa da; horietatik 2.529 ibilgailu astunak dira ( % 2,9).
Azpiegitura berria diseinatzeko, Bilboko Hiri-antolamendurako Plan Nagusiak zein Bizkaiko Errepideen II. Lurralde Plan Sektorialak aurreikusten dute traza berriko 2.230 metro lineal inguruko saihesbide bat, bi galtzadak banandutakoa, noranzko bakoitzeko hiru errei izango dituztenak; saihesbidea ea bere osotasunean tunel barruan joango da. Saihesbide berria egin eta zubibidea eraitsi ondoren, hiri-berritzea bultzatu ahal izanago da, aisi- eta atseden-espazioak berreskuratu, eta kutsadura eta zarata murriztu Errekaldeko barruti osoan.
Mugarri garrantzitsua da Bilboko hiri-eraldaketan: Bilboko barruti honetako 50.000 biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duen eta garapen iraunkorreko eredu bati erantzuten dion proiektua da. Ikuspegi berritzailea da, hiri-inguruneen behar espezifikoetan kontzentratzen dena; konektibitatea indartzeaz gainera, hots- eta ingurumen-kutsadura nabarmen murriztea du xede. Saihesbide berriak ilusioz beteriko aukera berriak irekitzen ditu auzoko hiri-espazioari beste itxura bat emateko. Bidezubia eraitsiko denez, libre geratuko dira Errekaldeko bizilagunei aisialdirako eta gozamenerako lekuak eskainiko dizkieten eremu berriak, Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak adierazi duenez.
Idazketa-fasearen ondorioz, saihesbidea diseinatzeko eta, ondoren, eraikitzeko, teknikoki, ingurumenari dagokionez eta ekonomikoki bideragarria izango den irtenbide bat zehaztuko da. Pradales jaunak azpimarratu duenez, hasierako epea 33 hilabetekoa da, eta zundaketak eta ingurumen-plana nola garatzen diren kontuan hartuta kalkulatzen da, eta badakigu planak izapide oso zorrotza eskatuko duela.
ITURRIA: BFA