Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak erreklamatu du Galizian plastikozko pinportak isurtzean eragin den krisirako Prestige itsasontziak eragin zuen hondamenditik ateratako ikasgaiak aplikatzea, besteak beste arrantza ontzidiaren, erakundeen eta Itsasertza protokoloaren barruan dauden institutu ozeanografikoen arteko lankidetza publiko-pribatua aktibatzea eta halako mehatxuak saihesteko arau globalak sustatzea
Europako Parlamentuak gaur goizean egin du iberiar penintsulako mendebaldeko kostaldean plastikozko pinportak isuri izanak ekarri duen hondamendiari buruzko eztabaida, Toconao itsasontziak, komenientziako Liberiako banderadunak, iragan abenduaren zortzian plastikozko pinporten zakuak zeramatzan edukinontzia galdu zuenez geroztik. Galizian hauteskundeetarako kanpainaren erdian daudela, Izaskun Bilbao Barandicak ekarri du gogora gai honi buruz ematen ari den eztabaida eta Estrasburgon planteatu du, baina nabarmendu nahi izan du neurri globalak hartu beharra dagoela, halako katastroferik berriro gerta ez dadin.
Eurodiputatu jeltzaleak gogoratu duenez iberiar penintsulako mendebaldeko kostaldea, eta Galiziakoa oso bereziki, kaltetu duen isuriak “erraz eraman gintzake halako istripu baten aurrean tokian toki eman beharreko erantzunaren inguruan” eta nabarmendu duenez "egoerak gehiago konprometitzen ditu Prestige-ren hondamendiaren ondoren ikasitako lezioak kasuari aplikatzeko elkarlanean jardun beharrean, lehenengo nork antzeman zuen edo noiz abisatu zuen eztabaidatzen ari direnak. Euskal kostaldean lezio horiek baliatzen ari gara behintzat arrantza-ontzien, agintarien eta Itsasertza estrategiako institutu zientifikoen arteko lankidetza publiko pribatuaren bidez”.
Tokiko eztabaida horren zilegitasuna onartzearen kaltetan izan gabe, Izaskun Bilbao Barandicak Europako Parlamentua nazioz gaindiko erakundea den aldetik animatu du "isurketa berriak prebenitzera eta saihestera". Aipatu dituen neurrien artean, Nazioarteko Itsas Erakundearen mailako arau bat sustatzeko beharra nabarmendu du, "material hori arriskutsutzat jotzeko". Halaber, maila horretan "garraio-baldintzei eta kontrolari buruzko nahitaezko neurriak" bultzatzea. Baina, horrez gain, lehorretik abiatu behar diren beste jardunbide batzuk aipatu ditu. "Plastikoaren industriak teknologia eta berrikuntza aplikatzeko derrigorra du, pinporten alternatibak aurkitzeko. Eta guri beste erronka bat zabaltzen zaigu orain. Erabilera bakarreko plastikoen iraungipena araututa daukagu. Ezar ditzagun epeak gai hau etorkizunean jaso daitezkeen formatuetan garraiatzeko, isurketarik gertatuz gero".