EAJk Hezkuntza Legea onartzeko akordio zabalaren alde egin du, horrela hezkuntza sistemari datozen 30 urteetan “egonkortasuna” emateko

Legebiltzarrak gehiengo handi batez aurkeztutako osoko-zuzenketen aurka bozkatu du

EAJk Hezkuntza Legea onartzeko akordio zabalaren alde egin du, horrela hezkuntza sistemari datozen 30 urteetan “egonkortasuna” emateko 19Urriak
2023
2023 UrriaK 19 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Hezkuntza Legearen tramitazioak aurrerapasoak ematen jarraitzen du Eusko Legebiltzarrean. Gaur goizean, gehiengo parlamentario handi batek (legebiltzarkideen %82,6ak) etorkizuneko arauaren aurrean erregistratutako osoko zuzenketen aurka bozkatu, eta, horri esker, aurrera egin daiteke Euskadiren eta haren hezkuntza-komunitatearen etorkizunerako estrategikoa izango den legea onartzeko bidean. "Legebiltzar honen lana gure hezkuntza-sistemari egonkortasuna eta lasaitasuna emango dion Lege bat onartzea da. Horixe adostu genuen Hezkuntza Itunean ", azaldu du Gorka Alvarez EAJ-PNVko legebiltzarkideak gaur goizean Gasteizko Ganberan egindako osoko bilkuran.

Hezkuntza arloko bozeramaile jeltzaleak "akordio zabala" lortzearen alde egin du berriro, datozen 30 urteetarako testurik onena lortzeko. "Legearen tramitazioa fase erabakigarrian sartu da orain. Ganbera hau osatzen duten taldeei eskua luzatzen diegu lanean jarraitzeko, hobetzeko proposamenak eginez eta, azken finean, herri honen etorkizunerako funtsezkoa izango den etorkizuneko akordioa ehuntzeko", adierazi du legebiltzarkide jeltzaleak.

Gorka Alvarezek gogorarazi duenez, Legeak ikasleei "hezkuntzarik onena" eskaintzea du helburu. “Kalitatezkoa, integratzailea, aukera-berdintasuna bermatzen duena, euskalduna eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egiten duena. Lege onena izango da orainari begira eta etorkizunari begira ere, eta zentroei tresnak eskainiko dizkie gero eta prestatuagoa eta kohesionatuagoa den gizarte baterantz aurrera egiteko ", laburbildu du.

Gasteizko Ganberan egindako eztabaidan, EAJko Hezkuntza arloko bozeramaileak azpimarratu du etorkizuneko Legeak Hezkuntza Sailak ehunka aditu, kolektibo eta hezkuntza-eragilerekin batera egindako diagnostiko bati erantzuten diola. Era berean, esparru bakoitzeko errealitateari erantzungo dioten ikastetxeko hizkuntza-proiektuak egin izana nabarmendu du, "malgutasuna eta tartea eskainiko duen formula, ikasleek euskaraz eta gaztelaniaz maila egokia eta atzerriko hizkuntza batean gutxienekoa eskura ditzaten, Legeak jasotzen duen bezala".

Gorka Álvarezek etorkizuneko Arauak Euskal Hezkuntza Sistema osoari erantzuten diola azpimarratu du, itunpeko eskola barne, eta euskal eskola publikoari protagonismoa eta defentsa ematen diola. "Eskola-segregazioaren aurka borrokatzeko aukerak ere ematen baditu, gizarte-kohesioari, aniztasunari eta gizarte-aniztasunari erantzuna ematen dion araudi baten bidez", azaldu die talde zuzentzaileei.

Gasteiz, 2023ko urriaren 19a

 

Interesatu Zaitez