BBBren adierazpena, Guztiontzako Herria gernikako gobernagarritasunaren gaineko adierazpenen harira

Bizkaiko exekutibak egoera desblokeatzeko eta, ahalik eta lasterren, udalerrirako Gobernu Plan bat egiteko borondateari eusten dio

BBBren adierazpena, Guztiontzako Herria gernikako gobernagarritasunaren gaineko adierazpenen harira 04Urriak
2023
2023 UrriaK 04 |
BBB

PARTEKATU

1. Atzo bertan bilera egin zuten Sabin Etxean Itxaso Atutxa BBBren presidenteak, Jane Eyre Urkieta Lurralde Exekutibako burukideak eta Iñaki Gorroño eta Nerea Revuelta Guztiontzako Herria plataformako ordezkariek. Bilera horretan, bi orduz, bi aldeek egoera desblokeatzeko eta, ahalik eta lasterren, Gernika-Lumoko udalean Gobernu Plana egiteko borondatea agertu zuten. Horregatik, gure harridura adierazten dugu hizpide dugun prentsaurrekoaren deialdiaren aurrean.

2. Akordioari dagokionez, zehaztu behar da idatzizko dokumenturik ez dagoela, baina bai hitzezkoa, EAJ-PNVrentzat konpromiso nahikoa delarik. Hitzez adostutako akordio horren arabera, EAJ-PNVk Guztiontzako Herria plataformaren esku jarriko zituen bere 5 botoak, Jose Mari Gorroñok, talde horretako zerrendaburuak, makila bere talde politikoko norbaiti uzteko baldintzarekin. Berak planteatu zuen Iñaki Gorroño anaiaren izena.

3. Azaldu, halaber, 2015ean sinatutako testua akordio berria garatzeko negoziazio-oinarritzat hartu zela. Beraz, dokumentu hori azken erabakia idazteko abiapuntua izango da.

4. Nerea Revuelta Guztiontzako Herriaren bozeramaileak behin baino gehiagotan aipatu du EAJ-PNVk ez duela akordio hori bete. Gaur gaurkoz, EAJ-PNV izan da bere hitza bete duena. Hau da, ekainaren 17an 5 boto jarri zituen Guztiontzako Herriak Gernika-Lumoko Alkatetza izan zezan.

5. Azkenik, gogoratu EAJ-PNVk adostutakoa bete ohi duela eta oraingo honetan ere beteko duela gernikarrekin hartutako konpromisoa. Atzo Sabin Etxean izandako bileraren giroa eta jarrera ikusita (giro eraikitzaile eta positiboa izan zen nagusi), uste dugu oinarri nahikoa dagoela datozen asteotan Gernika-Lumorako Gobernu Programa errealista, asmo handiko eta ilusioz beterikoa gauzatzeko akordioa itxita izan dezagun.

Interesatu Zaitez