EAJ-PNVk Senatuko Euskal Taldea osatu du Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko

Estefanía Beltrán de Heredia bozeramaileak euskal herritarren interesak defendatzen jarraitzeko elkarrizketa, negoziazioa eta akordioaren alde egin du

EAJ-PNVk Senatuko Euskal Taldea osatu du Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko 17Abuztuak
2023
2023 AbuztuaK 17 |
Senatua

PARTEKATU

EAJ-PNVk Senatuko Euskal Talde Parlamentarioa osatu du beste legegintzaldi batez. Jeltzaleen ordezkariak hauek izango dira: Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Eusko Legebiltzarrak izendatutako senataria, Nerea Ahedo Ceza, María Dolores Etxano Varela eta Igotz López Torre, Bizkaitik, eta Luke Uribe-Etxebarria Apalategi, Gipuzkoatik.

Estefania Beltran de Herediak jeltzaleen bozeramaile izaten jarraituko du Goi Ganberan, eta aurreratu du Euskal Taldeak "Euskadiren ahotsa izaten" jarraituko duela Madrilen, "euskaldunon interesak Gorte Nagusietan defendatzeko" elkarrizketa, negoziazioa eta akordioaren bitartez. 

Interesatu Zaitez