Aitor Estebanek EAJ-PNV “alderdi arduratsu, Madrilen eragiteko gaitasuna duena eta euskal industriaren bultzatzaile” moduan aurkeztu du

Euskal Taldearen bozeramaileak Maribel Vaquero eta Mikel Legardarekin, Kongresurako Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuekin, parte hartu du gaur, Nueva Economía Fórum-ek Bilbon egin duen informazio-gosari batean

Aitor Estebanek EAJ-PNV “alderdi arduratsu, Madrilen eragiteko gaitasuna duena eta euskal industriaren bultzatzaile” moduan aurkeztu du 20Uztailak
2023
2023 UztailaK 20 |
EBB

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Euskal Taldearen bozeramaileak, EAJ-PNV aurkezteaz esan du “Madrilen eragiteko gaitasuna duen alderdia” dela, beti erantzukizunez jarduten duena, euskal industriaren bultzatzailea eta erakundeen defendatzailea.

Bizkaian berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak Maribel Vaquero eta Mikel Legardarekin, hurrenez hurren Kongresurako Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuekin, Nueva Economía Forum-ek Bilbon egin duen informazio-gosari batean parte hartu du gaur goizean. Estebanek, Vaquerok eta Legardak EAJ-PNVren politikagintza aldarrikatu dute gainerako alderdien “mezu amorratuekin” alderatuz, eta gaineratu dute Euskadi dela jeltzaleen helburu nagusia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren alde azken urteotan Kongresuan zein Senatuan egin den lanak erakusten duten bezala. “Gu ez gara inoren makulu, gure programa propioarekin aurkezten gara eta politikagintza serioa aldarrikatzen dugu, arazoak konponduko dituena, eta ez Gobernuak botatzea helburu dituena”, esan du Estebanek uztailaren 23koak hauteskunde presidentzialak ez direla azpimarratu ondoren.

Euskal hiritargoarekin hitzemanda duen konpromiso horren erakusle gisa, bozeramaile jeltzaleak Euskal Taldeak aurreko legealdian lortutako batzuk aipatu ditu, eta gogora ekarri du EAJ-PNVk, elkarrizketarako eta negoziaketarako duen gaitasunari esker, Euskal Autonomia Erkidegoarentzako inbertsioak lortu dituela 600etik gora milioi euroko balioarekin.

Etorkizunerako erronkei dagokienez, Bizkaian berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak aniztasunaz esan du “Estatuaren indarra” dela, eta Espainiako gobernura iritsi ahal diren alderdiei eskatu die “erreforma estrukturalak bilatzera, epe luzerako akordioak bilatuz”. “Ziur nago demokrazia indartuko zuela eta populismoa murriztuko zuela”, esan du. Egiteke dauden erreformen artean Estebanek aipatu du Euskadi eta Kataluniaren nazio aitortzari dagokiona.

Halaber, eta esparru ekonomikoan, bozeramaile jeltzaleak eskatu du Europako Funtsen gestio “arinagoa eta eraginkorragoa, eta erregioetako PERTEen figura defendatu du. Europaz ere hitz egin du “tokian tokiko politika” eskatuz eta “gatazkak konpontzeko iturri gisa” aldarrikatuz, Europako foroetan EAEren ordezkaritza zuzena eskatzeaz gain.

Azkenik, Estebanek kritikatu ditu PPren eta PSOEren programek jasotzen dituzten proposamenak, neurri birzentralizatzaileekin eta “errepresio” neurriak planteatuz, hauen artean PPk estatuko tentsioak konpontzeko aurreikusten duena bezalakoa. Euskal diputatuaren esanetan horiekin “ez dute ezer konponduko”.

Maribel Vaquerok, bere aldetik, diputatu gisa ordezkatzea espero duen lurraldeaz, Gipuzkoaz, esan du “euskalduna, biztanleriaren eta zerbitzuen banaketan orekatua” dela; “lurralde berritzailea, eredu kooperatibistaren sorlekua”, eta bere kokapen estrategikoari esker, Makro-erregio atlantikoaren sorrera aldarrikatu du “horretan asko dugulako jokoan”. Zentzu berean ziurtatu du EAJ-PNV hauteskundeetara aurkezten dela “neurri zehatzak planteatzen dituen programarekin, Euskadiko esparru ekonomiko eta sozialen beharretara egokituta, gure helburu bakarra Euskadi delako”.

Vaquerok balioetsi du Gipuzkoa ordezkatzen duten eserlekuen baliagarritasuna, 266 milioi euro lortu baitira trenbideetako azpiegituretarako, azpiegitura hidraulikoetarako eta “proiektu bultzatzaile eta berritzaileak” bultzatzeko, hauen artean Loiolako kuartelena eta Martuteneko espetxearen lekualdaketa. “Eta hori dena lortu da talde sendoa izan garelako Kongresuan eta Senatuan, Euskadiren ahotsa izan den Euskal Taldea, bitartekorik gabea eta motxilarik gabea. Euskadiren onerako akordioak ahalbidetuz”, esan du.

Arabatik berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak nabarmendu du azken urteotan ordezkatu duen lurraldean ematen den “bizi kalitate handia”, Estatu osoan langabezia tasarik baxuena eta per capita errenta altuena baititu, “potentzialitate industriala” bere “indargunerik nagusienetakoa” izanik. Horregatik eta Legardak berak azaldu duenez “industriak toki esanguratsua izan du Euskal Taldeak Madrilen egin duen lanean”, eta eginikoen artean aipatu ditu automozio sektorerako hartu diren neurriak, Araban sektore gakoa den aldetik (dieselaren zerga kendu izana eta errelebo kontratuaren luzapena), 50 milioi euro makina erremintaren “renove” planerako, energia alorreko ekimenak, gasari muga jartzeko proposamena bezalakoa, kogenerazioan sartzea ahalbidetuz, edo Estatuaren berme eta laguntzen luzapena hidrokarburoak erauzteko ondasun eta ekipoak esportatzen dituzten industrientzat.

Hurrengo legealdiko erronkei dagokienez, Legardak hitzeman du EAEko eskuduntzak defendatuko dituela eta lan egingo duela “politika industriala elkarlan publiko eta pribatuaren ardatzaren inguruan eratu dadin, bereziki arrisku teknologiko handiko eta inpaktu industrial handiko proiektuak bultzatzeko”. Azken finean, Legardak ziurtatu du EAJ-PNVk “Madrilen lan egingo duela gure errealitate teknologiko-industrialari laguntzeko eta trantsizio berde eta digitalak eskaintzen dituzten aukerak baliatzeko, horrek guztiak enplegu gehiago eta hobeak ekarriko dituelako eta, ondorioz, arabar herritarren ongizate eta aurrerabidea ere”.

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek egin du hautagai jeltzaleen aurkezpena: “Horrenbesteko irain eta gezurren aurrean, Euskadik diferentzia markatu behar du, eta horrek herri gisa esan nahi du eztabaidara jendearen ardurak ekartzea , eta ikuspuntu errealistatik egitea, propagandismotik urrun, Kongresuan eta Senatuan azken lau urteotan egin dugun bezala”. Ortuzarren esanetan hauteskunde Kanpaina “zatarra” izaten ari da eta “legealdian eman diren parametro berberak jarraitzen ditu, legealdi gogorra eta konplexua izan baita, trenen arteko talka etengabean, muturreko borroka ideologikoarekin. Hala ere, aurreko legealdian EAJk jakin zuen diferentzia markatzen “zer eta nola” esparruetan. “Zer” alderdiari dagokionez bitxiak izan gara jateko gauzetan aritu garelako, eta ez soilik gure esparruan, euskal gaietan, baizik eta baita gainerako gaietan ere zerbitzu orri ona aurkeztu ahal dugulako. Sen ona erakutsi dugu, erantzukizuna eta berme juridikoa eman dugu planteamendu ideologizatuegietan galtzen ziren eztabaidetan, esate baterako osasunaren, produkzioaren edo enpleguaren alorrean”. “Eta diferentzia markatu dugu gauzak egiteko moduan ere”, gaineratu du. “Txio eta zalapartaren politikaren aurrean, gure taldeak, Senatuan eta Kongresuan, gauzak bestela egiten jakin izan du, sendo jardun dugu baina ez dugu ahotsa altxatu, ezta zarata egin edo iraindu ere”.

"Legealdi berri bat dator orain”, amaitu du Ortuzarrek, “eta berriro nahi dugu diferentzia markatu; eta horretarako nahi dugu euskal herritarren babesa jaso. Lantalde bikaina daukagu. Aitor Esteban da gure lemazaina, baina ez litzateke oso zuzena izango bere figurarekin lantalde sendo eta prestatu hau ezkutatzea, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburu hauek. Mikel Legardak bere buruan dauka Zuzenbide osoa sartzeko lekua, esparru juridikoan errespeturik handiena irabazi duen aditua da. Eta Maribel Vaquerok euskal gaiak Senatutik defendatzen jakin izan du, gaitasun handiz eta eraginkortasun osoz. Eta orain , berdin egingo du Kongresutik".

Interesatu Zaitez