Foru diputatu berriak XII. legealdiko lehen gobernu kontseiluan bildu dira beren karguez jabetu ondoren

Lehen lan-bilera honetan abian ipini da Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura berria. Bederatzi sail egongo dira, aurreko legealdian bezala.

Foru diputatu berriak XII. legealdiko lehen gobernu kontseiluan bildu dira beren karguez jabetu ondoren 07Uztailak
2023
2023 UztailaK 07 |
Bizkaiko Foru Aldundia

PARTEKATU

Bizkaiko Foru Aldundiko gobernu-talde berriko kideak beren karguez jabetu dira gaur, Elixabete Etxanobe diputatu nagusia buru dela, Foru Jauregian egin den ekitaldi batean. Kargu-jabetze formalaren ondoren foru diputatu berriak hamabigarren legealdiko lehen gobernu kontseiluan bildu dira.

Gobernu-taldearen lehen bilera honetan abian ipini da Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura berria. Bederatzi sail egongo dira, aurreko legealdian bezala.

Asteazkenean Gernikan egin zen inbestidura-plenoan Elixabete Etxanobek esan zuen nortzuk diren foru gobernuko diputatu berriak eta zer saletan ariko den bakoitza datozen lau urteetan. Hona: Ainara Basurko, lehen diputatu nagusiordea eta Ekonomia Sustatzeko foru diputatua; Teresa Laespada, bigarren diputatu nagusiordea eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua; Ager Izagirre, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanen foru diputatua; Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantzen foru diputatua; Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako foru diputatua; Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua; Imanol Pradales, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua; Sonia Pérez, Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko foru diputatua; Arantza Atutxa, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru diputatua.

Interesatu Zaitez