• Olerkari eta kazetari jeltzalea fusilatu zutela 86. urteurrena betetzen dela, Euskal Taldeko bozeramaileak esan duenez “memoriarik gabe egiarik ere ez dago”, eta, horregatik, Espainiako Gobernuari berriz ere erreklamatu dio Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko eta artxiboak irekitzea, besteak beste 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak, Zabalza kasua, Alonsotegiko Aldana tabernako atentatua edo 78ko San Ferminetakoa argitzeko
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Estepan Urkiaga Basaraz olerkari eta kazetari jeltzaleari Gasteizen egindako omenaldian hitzeman du Madrilen eskubide zibil eta demokratikoen defentsan buru izaten jarraituko duela.
Gaur goizean egin den lore eskaintzan, Euskal Taldeko diputatua izan da EAJ-PNVk Araban Senaturako eta Kongresurako aurkeztuko dituen zerrendetako hautagaiekin, Mikel Legarda eta Almudena Otaola buru izango direla, eta Estefanía Beltrán de Herediarekin, Euskal Taldeko senatari autonomikoa eta bozeramailea. Haiekin ere izan dira Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Suso, Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako buru Irma Basterra, Gasteizko alkateorde andre Beatriz Artolazabal, Arabako Batzar Nagusietan EAJren Batzarkide Taldeko bozeramiale den Joseba Díez Antxustegi eta udal, lurralde eta aberri mailako gainerako ordezkari jeltzaleak.
Aitor Estebanek Lauaxetaren omenez jarri zen bustoaren ondoan hartu du hitza, olerkaria preso egon zen Karmeldarren komentuaren ondoko plazan, eta oroigarri gisa eta jelkide eta kultura-gizon gisa aldarrikatzeko, haren olerki bat ekarri nahi izan du gogora. Halaber, Estebanek frankismoak fusilatu eta errepresaliatu zituen pertsona guztiei eskaini nahi izan die Lauaxetaren omenez egin den ekitaldia. Hala, diputatu jeltzaleak gogoratu du ez dagoela egiarik gabeko memoriarik, eta, horregatik, konpromisoa hartu du Madrilgo Euskal Taldeak lan aktiboa egiten jarraituko duela Espainiako Gobernuari eskatzeko 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak, Zabalza auzia, Alonsotegiko Aldana tabernako atentatua edo 78ko San Ferminetakoa argitzeko artxiboak irekitzeko.
Azkenik, eta azken horri dagokionez, Estebanek gogorarazi du Euskal Taldea dela “Madrilen eskubide zibil eta demokratikoen defentsaren buru”, sekretu ofizialen legearen erreforma bezalako ekimenarekin. “Gardentasuna eta egia nahi duten euskal hiritarren ahotsa izaten jarraitu nahi dugu. Izan ere, memoria da elkarbizitzaren oinarrizko zutabea, eta elkarbizitzarik gabe demokrazia osorik ere ez dago”, amaitu du.