José Antonio Suso: “Espero dut Ramiro Gonzálezen esperientziarekin eta gaitasunarekin legealdi normalizatua lortzea”

Araba Buru Batzarraren presidenteak ukatu egin du PPrekin eta EHBildurekin Batzar Nagusietako Mahaia edo Arabako Udalak osatzeko hauteskunde osteko akordiorik egin denik

José Antonio Suso: “Espero dut Ramiro Gonzálezen esperientziarekin eta gaitasunarekin legealdi normalizatua lortzea” 20Ekainak
2023
2023 EkainaK 20 |
ABB

PARTEKATU

Araba Buru Batzarraren buruak balorazio positiboa egin du gaur Arabako Batzar Nagusien Mahaiaren osaeraz, atzo bertan eratu baitzen legealdi honetan Arabako legegileak egin duen lehen osoko bilkuran. “Erabaki ona izan zen alderdi guztiek, Voxek izan ezik, Mahaian ordezkaritza izatea ahalbidetu duen keinu horrekin hastea, sozialisten eta jeltzaleen botoak batuta gehiengoa izateko aukera izan arren. Halaxe egin nahi izan genuen”, adierazi du Jose Antonio Susok.

Radio Vitorian egin dioten elkarrizketa batean, EAJren Arabako presidentea itxaropentsu agertu da foru legegintzaldi berriaren garapenaren aurrean. “Espero dut oposizioa ez dadila arrazoirik gabeko ezetzean tematu eta negoziatzera eseri gaitezela lurralde osorako proiektuak ateratzeko, zeinetan Aldundiak zeresan handia baitu”, nabarmendu du hurrengo foru gobernua gutxiengo egoeran egongo dela gogoan. “Espero dut Ramiro Gonzálezen esperientziarekin eta elkarrizketarako duen gaitasunarekin legealdi normalizatua izan ahal izatea”.

José Antonio Susok ukatu egin du Arabako Batzar Nagusietako Mahaia osatzeko eta Arabako udaletarako hauteskunde osteko itunik dagoenik. ABBren presidenteak baieztatu egin du alderdi politiko guztiekin hitz egin dutela, baina ukatu egin du akordioa egin denik PSErekin sinatu denetik harago. “Ez da akordiorik adostu PPrekin ezta EHBildurekin ere”, esan du. “Bastidakoa eta Oiongoa izan da Araba Buru Batzarrak egin zuen hausnarketa, 2019ko datuekin alderatuta aurtengoak askoz okerragoak izan diren herrien egoeraz. Apalak izan behar dugu eta aitortu behar dugu hiritargoaren nahia izan dela besteek gobernatzea. Ez naiz polemikatan sartuko ezta Bastidatik egin diren salaketa gogorrei erantzun ere. PPren emaitzek gora egin dute nabarmen eta gehiengo osoa lortzetik 4 boto baino ez zaizkie falta izan . Oionen EHBildu igaro da 2 zinegotzi izatetik 5 zinegotzi izatera. Bastidan eta Oionen daukagun lana da oposizioan egotea hurrengo udal hauteskundeetan egoera aldatzeko”, gaineratu du.

ABBreb presidenteak adierazi du une honetan uztailaren 23ko hauteskunde kanpaina prestatzen ari dela buru-belarri. “Talde txiki samarra gara, baina eragin handia dugu Madrilen. Hauteskunde-deialdiaren ezohiko datak gorabehera, parte-hartze nahikoa bultzatu nahi dugu, normaltasun demokratikotik kanpo udal eta foru hauteskundeetan izan dena baino handiagoa”.

Interesatu Zaitez