Deba berriz ere erreferente turistikoa izan dadin lan egingo dugu

Alazne Txurruka alkategaiak azpimarratu du EAJ-PNVk turismo eredu iraunkorra babestuko duela, bisitarientzat erakargarria dena eta Debako herritarrentzat ona.

Era berean, datuen bidez azaldu du kostaleko udalerri honen egungo egoera: “Gipuzkoako udalerrien garapen ekonomikoa eta turistikoa %17koa da, bataz beste; Debakoa berriz %2koa da”.

Deba berriz ere erreferente turistikoa izan dadin lan egingo dugu 16Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 16 |
Deba

PARTEKATU

EAJ-PNVk turismo arloan erreferente izango den Deba baten alde egingo du lan. Alazne Txurruka hautagaiak eta bere taldeak gogorarazi dute guztion esku dagoela Debak behar duen turismo eredua aukeratzea eta babestea: “EAJ-PNVn argi daukagu babestuko dugun turismo eredua iraunkorra izango dela, bisitarientzat erakargarria eta Debako herritarrentzat ona”.

Txurrukak adierazi duenez, debarrek ezin dute ahaztu beren nortasuna hainbat hamarkadatan turismoari lotuta egon dela: “turismoa gure egunerokotasunaren parte izan da historian zehar, eskaintza zabala genuen, Deba herri zaindua eta bizia zen. Eta azpimarratu nahi dut bisitariekin elkarbizitza aparta genuela”.

Hala, jeltzaleen zerrendaburuak azpimarratu du turismoa bisitari kopuru bat baino gehiago dela: “herri bizi baten oinarria da, Debak izan behar duen merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu eskaintzarako sostengua. Gure udalerriak turismoaren mapan bere lekua izateak herri gisa aurrera egiteko aukera emango digu, debarron bizi-kalitatea hobetuko du”.

Datuei dagokienez, Txurrukak EH Bilduren udal gobernuak azken lau urteetan egindako kudeaketa kaxkarra eta apustu falta agerian uzten duen zifra bat nabarmendu nahi izan du: “ez da onargarria Euskadik 2022an bisitarien marka haustea eta Deba, herri turistikoa izanik, pandemiaren aurreko zenbakien azpitik egotea”.

Amaitzeko, Txurrukak harro azaldu du: “herri zoragarri batean bizi gara, erakargarri askorekin: Geoparkearen parte gara, surfa egiteko aukera dugu, ibilbide zoragarriak ditugu, Donejakue bidea ere Debatik igarotzen da eta Historiaurreko Bailara bultzatuko dugu”.

Datu esanguratsu batekin amaitu du: “Gipuzkoako udalerrien batez besteko garapen ekonomikoa eta turistikoa %17koa da. Ezagutzen duzu Debakoa? %2koa da. EAJ-PNVren lehentasuna Debari merezi duen lekua ematea da. Nolako Deban bizi nahi duzu?”

 

Interesatu Zaitez