Euskal Taldeak, EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin batera, zuzenketa bat aurkeztu du Usansoloren desanexioa ahalbidetzeko

Aitor Estebanen esanetan, “helburua da Usansoloko herritarren gehiengoaren nahia errealitate bihurtzea”, eta aurrera ateratzea espero du: “Justizia egitea litzateke”

Euskal Taldeak, EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin batera, zuzenketa bat aurkeztu du Usansoloren desanexioa ahalbidetzeko 10Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 10 |
Kongresua

PARTEKATU

Euskal Taldeak, EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin batera, zuzenketa bat aurkeztu du Usansoloren desanexioa ahalbidetzeko. Usansolo Herria taldeak adierazi duten eskaera jaso dute hiru alderdiek, eta aurrera ateratzea espero dute.

“Helburua da Usansoloko herritarren gehiengoaren nahia errealitate bihurtzea. Justiziazkoa litzateke” esan du Aitor Estebanek gaur bertan Diputatuen Kongresuan zuzenketa aurkeztu den bilkuran.

Horretarako, erregistratutako proposamenak Azken Xedapen berri bat jasotzen du Baso Agenteen Lege Proiektuan. Azken xedapen horrek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea aldatzen du, udalerri berri bat eratzeko biztanleria-baldintzak ezartzerakoan indarrean dagoen foru-araudia nagusitu dadin.

GARRANTZITSUA: Esteka honetan, erregistratutako zuzenketa ikus daiteke:

https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/20797/para-para-permitir-la-desanexion-de-usansolo. Argazki bat ere erantsi dugu.

Interesatu Zaitez