Eneko Goiak lehen aldiz bozkatuko duten gazte donostiarrei gutuna bidali die

Donostiako alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak gazteei konpromisoa eskatu die hiri aktiboa, oparoa, humanoa eta berdinzalea eraikitzen jarraitzeko

Eneko Goiak lehen aldiz bozkatuko duten gazte donostiarrei gutuna bidali die 09Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 09 |
DONOSTIA

PARTEKATU

“Eneko Goia Laso naiz, amaratarra. Ezkonduta nago eta lau seme alaba ditugu. Horrez gain, Donostiako alkatea naiz eta maiatzaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendaburua izango naiz, kargua berritzeko asmoz”. Horrela dio Eneko Goiak lehendabiziko aldiz bozkatuko duten gazte donostiarrei zuzendu dien gutunaren hasierak.

Alkatea eta berrautaketarako hautagaiak berak eskuz sinatzen du azken egunetan hautagaitza osatzen dute pertsonek eta kanpainako boluntarioek sobreetan sartu duten gutuna. Helburua honakoa da: “Bozkatzera lehendabiziko aldiz joango diren gazteekin harremanetan jartzea, neure burua aurkezteko, eta neure pentsamenduak eta gure aurrekoek utzi ziguten legatuarekin jarraitzeko partekatzeko zein gazteekin elkarlanean hurrengo belaunaldientzako Donostia eraikitzeko konpromisoa adieraztea”.

Horrenbestez, Goiak azaldu du, gazte donostiarrek funtsezko papera dutela hiriaren etorkizuna definitzeko eta eraikitzeko. Izan ere, konpromiso handiko hiritarrak dira eta ekarpenak egiteko ardura dute guztiontzat Donostia hiri inklusiboago, jasangarriago eta oparoa izateko.

Horren harian, konpromiso horri heltzeko eskatu die, elkarlanean hiri aktibo, oparo, humano, berdinzale eta dibertigarria eraikitzeko, hain zuzen ere, aurrera egiten jarraitu behar duen eta etorkizuneko trena galdu ezin duen Donostia.

Goiak hirian gazteek jokatzen duten paperaren aurrean harro sentitu da, izan ere, egunero arlo ezberdinetan ikusten dira egiten dituzten ekarpenak, besteak beste, formazioan, teknologian eta berrikuntzan. Hortaz, segidakoa gaineratu du: “Gazteen sormena eta konpromisoa funtsezkoak dira balioan aberatsa den Donostia eraikitzeko, hain zuzen ere, hiritarrak aurrera egitearen benetako motorea den hiria”.

Alkatearen eta berrautaketarako hautagaiaren iritziz, Donostiak azken hamarkadetan eraldaketa handia izan du, eta gazteak horren lekuko izan dira, hobera egin duen hirian hazi egin direlako. Horiek horrela, honakoa adierazi du: “Egun gazte donostiarrentzat giltzarri dira hiri-jasangarritasuna eta berrikuntza hiriaren etorkizunarentzat. Bi ardatz horiek lehenetsi behar ditugu Donostiak aurrera egiteko proiektu eta proposamenak egiterakoan”. 

Eneko Goiak adierazi du, hiriaren historiaren garairik ederrenetako bat bizitzeko aukera izango dugula sinetsita dagoela. “Europan parerik izango ez duen Donostia nahi dugu; bizitzeko, lan egiteko eta elkarrekin gozatzeko hiria”.

Makinak martxan 

EAJ-PNVren hauteskunde kanpainari ekiteko makinak martxan daude. Kanpaina ostegunean gauean hasiko da hasierako ekitaldiarekin eta jarraian egingo den kartelen jartzeko ekintzarekin. Gainera, hauteskunde bulegoek irekita jarraitzen dute auzo ezberdinetan, postazko bozka egiteko, proposamenak jasotzeko edota zalantzak erantzuteko.

Azkenik, EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak honakoa nabarmendu du: “Hurrengo hauteskundeetan aukeratu beharko dugu aurrera egitearen eta hiri erreferente izatearen alde egin ala geldirik egon eta inoiz existitu ez zen iraganera begiratzearen artean. Guk argi dugu, eta etorkizunerantz eramango gaituen bide-orria dugu, ilusioa duen eta Donostiaren etorkizunaren alde lan egiteko gogoa duen lan-talde sendoarekin. Eta donostiar guztien eskutik egin nahi dugu”.

 

 

Interesatu Zaitez