EAJk auzoetarako bere proposamenen berri eman du: igogailuak Gorostizan eta Altamiraren, Grupo San Juanen eta San Andresko Gudarien Plazaren berrurbanizazioak

Santa Teresa auzoa osorik eraberritzeko proiektua ere Maria Ubarretxena buru duen taldearen egitasmoen barruan dago.

Alderdi jeltzaleak auzoetarako aurrekontu propioa proposatu du, herritarrek identifikatutako beharrak asetzeko.

EAJk auzoetarako bere proposamenen berri eman du: igogailuak Gorostizan eta Altamiraren, Grupo San Juanen eta San Andresko Gudarien Plazaren berrurbanizazioak 09Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 09 |
Arrasate-Mondragon

PARTEKATU

EAJk 2023 – 2027 legegintzaldirako Arrasateko auzoak hobetzeko plan bat diseinatu du, Gorostizan, Grupo San Juanen, Altamiran, San Andresen, Santa Teresan eta Musakolan jarduera zehatzak egiteko. Era berean, Maria Ubarretxena buru duen alderdiaren proposamenak koordinaziorako mahai bat sortuko duela iragarri du, landa-auzoen beharrei heltzeko.

“Jakin badaki Arrasateko auzoek gure herria toki hobea bihurtzen dutela”, adierazi du hautagai jeltzaleak. “Auzoetako bizi-kalitatea axola zaigu. Irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzea eta Arrasate ingurune atsegin eta seguru bihurtzen jarraitzea da gure helburuetako bat, auzoen kezkak kontuan hartuta. Horregatik, gure agendaren berrikuntzetako bat izango da auzoek aurrekontu propioa izango dutela”, nabarmendu du Ubarretxenak. 

Gorostizako igogailuak

Arrasatek auzo altu asko ditu eta irisgarritasuna bermatzea izango da EAJ-PNVren puntu nagusietako bat. Alde horretatik, azken bi legegintzaldietan Makatzenan eta Erguinen kokatutako 9 igogailuen ondoren, eta Santa Teresako proiektu integralaren definizioa (eraikitze-prozesuan dagoen igogailuen diseinua duena) egin ostean, Gorostiza auzoa izango da irisgarritasunaren eta bizi-kalitatearen baldintzak hobetuko dituen hurrengo auzoa, igogailu publikoekin.

Altamiraren, Grupo San Juanen eta San Andresko Gudarien Plazaren berrurbanizazioak 

Halaber, EAJ - PNVren auzoei eskainiko dien hobekuntza sortaren barruan, Altamira auzoa berrurbanizatzea 2023an argitaratuko den proiektuetako bat izango da. Auzotarrekin kontrastatutako proposamena irisgarritasuna, segurtasuna eta auzoaren bizi-kalitatea hobetzea helburu duen asmo handiko proiektu baten ibilbide-orria izango da.

Alderdi jeltzaleak bere gain hartzen duen beste konpromisoetako bat Grupo San Juanen  berrurbanizazioa da. Obra horietan, Jose Maria Eguren, Alfonso X Jakintsua, Iparragirre plazetako eta Bixente Ferrer kaleko bizilagunen ekarpenak jaso ondoren, proiektuaren diseinu bat zehaztuko da, auzotarrekin kontrastatuko dena, jarraian egin ahal izateko. 

Gainera, San Andres auzoan hainbat jarduketa egin ondoren, EAJren beste proiektuetako bat Gudarien Plaza berrurbanizatzea izango da. Modu honetara, azken urteotan eraldaketa handiena izan duen auzoetako baten berroneratzea burutuko da.

Musakola eta landa-auzoak

EAJk proposatutako beste egitasmo baten berri ere eman du: kiroldegi berria eraikitzeko aldaketa handienetako bat izango duen Musakolak gune estali bat izango du, Zigarrolako bizilagunen eskaerari erantzuteko. Era berean, bidegorrien sarea 8 kilometroraino zabalduko da, Ekobulebarretik Musakolaraino bidea osatuta. 

Ubarretxenak gaineratu duenez, “alderdi jeltzaletik proposatzen dugun beste berritasun bat landa-auzoak koordinatzeko mahaia sortzea izango da, Arrasateko landa-ingurunean bizi diren pertsonen beharrei eta lehen sektorearen erronkei aurre egiteko”.

Interesatu Zaitez