EAJ-PNVk Sexu Askatasunaren Legean aurreikusitako sexu-biktima gisa egiaztatzeko prozedurari buruz interpelatuko du Berdintasun ministroa

Asteartean Senatuan egingo den Gobernua kontrolatzeko saioan, Artistaren Estatutuaren inguruan ere galdetuko dio Espainiako Gobernuari

EAJ-PNVk Sexu Askatasunaren Legean aurreikusitako sexu-biktima gisa egiaztatzeko prozedurari buruz interpelatuko du Berdintasun ministroa 04Maiatzak
2023
2023 MaiatzaK 04 |
Senatua

PARTEKATU

EAJ-PNVko María Dolores Etxano senatariak Irene Montero Berdintasun ministroari interpelazioa egingo dio Espainiako Gobernuak 10/2022 Lege Organikoaren 37. artikuluan aurreikusitako sexu-biktimaren izaera egiaztatzeko prozedura administratiboa ezartzeko zer jarduera aurreikusten dituen galdetuz. Egiaztapen horrek ahalbidetuko luke Sexu Askatasunaren Legeak jasotzen dituen eskubide eta baliabide guztiak eskuratzea.

Bestalde, Almudena Otaola senatariak Kultura eta Kirol ministroari eskatuko dio 2018an Artistaren Estatutuan adostu ziren neurrien artean Gobernuak onartu eta martxan jarri zituenen inguruko balantzea egin dezala. Ordezkari jeltzaleak, baita ere, Miquel Iceta ministroari eskatuko dio oraindik hasi ez diren gainerako hogeita hamarren bat neurri eta gomendioei buruzko aurreikuspen bat ere jakinarazteko.

Interesatu Zaitez