Bergarako EAJ-PNVren alkategaiak taldearen lanerako gaitasuna azpimarratu du: “inplikazio handiko pertsonak ditut alboan, Bergararen etorkizuna eraikitzeko gogotsu daudenak”
Modu horretara, Letek itzuliko dio Bergarari lidergoa eskualdean, lidergoa kulturan, baita pertsona ekimen guztien erdigunean jartzean eta kirolaren eta enpleguaren sustapenean ere: “Nire hitza ematen dut”
Bergarako EAJ-PNVk osatu du jada taldea maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako. Mikel Lete Txintxurretak, Bergarako EAJ-PNVren alkategaiak eta taldeburuak, datozen lau urteetan bidelagun izango dituen pertsonak aurkeztu ditu gaur Munibe plazan egindako ekitaldian. Aurkezpenean parte hartu dute, baita ere, Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak, Maria Eugenia Arrizabalagak eta Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak, Aintzane Oiarbidek, azken honek, aurkezpen lanetan.
Bergarak behar duen aldaketa gidatzeko eta aurrera egiteko talde indartsua, konprometitua eta anitza osatu duela azpimarratu du Letek. “Lanerako gaitasun handiko taldea dugu, oso inplikatua, eta gogo handiz egingo dugu lan Bergararen eta bergararren alde“ adierazi du alkategaiak. “Oso eskerturik nago talde kide guztiei, ilusioz landu dugun proiektu sendo honen parte izateagatik. Gogotsu gaude bergararrekin batera aurrera eramateko”, gehitu du Letek.
Datozen lau urteetarako lehentasunen artean, erakundeekin harremanak hobetzea eta Bergararen mesedetan ekimen ezberdinak erakarri eta martxan jartzea nagusitu ditu Letek. Horrekin batera, lehentasunezkoa izango da Bergarako EAJ-PNVrentzat herritarren ongizatea eta zaintza, hirugarren adin aktiboa, gazteen emantzipazioa bultzatzeko lan-ildo desberdinak edota gazteei zuzenduriko beste hainbat ekintza barne, tokiko ekonomiaren garapena, Bergarako irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea, baita kirol zein ekipamenduak hobetzea ere, esaterako, Elementala kultur taldeentzako espazio bihurtuz, Bergara jasangarriago eta energetikoki eraginkorrago baten alde urratsak ematea eta berdintasunean eta genero identitatearekiko zein sexu aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako herria eraikitzea. ”Hitzek ez dute ezertarako balio ondoren esandakoa betetzen ez bada. Gu emandako hitza betetzen duen alderdia gara, Lehendakariarengandik hasita herri txikieneko azken zinegotziraino. Gu gara Euskadi eta Bergara eraikitzen lan gehien egin duen alderdia”, adierazi du alkategai jeltzaleak.
Modu horretara, Letek gidatuko du Bergarak behar duen aldaketa eta honek itzuliko dio lidergoa Bergarari eskualdean, kulturan, pertsona ekimen guztien erdigunean jartzean eta kirolaren zein enpleguaren sustapenean. “Hitza ematen dut beteko dugula”, adierazi du Letek.
Maria Eugenia Arrizabalagak, bere aldetik, hautagaitzako kideak, bai Bergarakoak zein herri eta hiri guztietakoak, txalotu egin ditu “konpromiso politikoa eta balore komunitarioak” EAJ-PNVren oinarriak direla azpimarratuz. Deba-Urola barrutiko Batzar Nagusietarako zerrendaburuak, halaber, alderdiak lau hamarkada hauetan euskal nazioa eraikitzeko erabakiak hartu eta apustuetan asmatzeko izan duen gaitasunari balioa eman nahi izan dio, lehen eta orain bi eredu daudela azalduz: “herria errespetatzen duen eta justizia sozialean eta ekonomiaren babesean oinarritzen den EAJren eredua, ala, beste aldean, ezkortasunaren eta hondamendiaren profeten eredua”. Hala, Arrizabalagak ohartarazi du azken hauen atzean daudela “betikoak”, pankarten edo bitartekari lana egite duten talde eta elkarteen atzean ezkutatzen direnak orain. “Honen aurrean, EAJ-PNVk, bai Bergaran zein Gipuzkoan, esperantza eta konfiantza ematen du”, erantsi du Arrizabalagak.
Amaitzeko, Letek eskerrak eman dizkio EAJ-PNVren udal taldeari, azken lau urteotan Udalean egindako lanagatik “oposizioan izan bada ere, beren hitza bete dutelako, proposamenak eginez eta ahal izan duten heinean, Bergara hobeago bat lortzeko prozesu desberdinetan parte-hartuz. Orain. Letek eta berak gidatutako taldeak hartuko dute testigua, ilusioz eta gogo handiz. “Irmoki sinisten dut talde lanean eta ziur nago lan bikaina egingo dugula Bergara zein bergararren alde”.
Hau da Bergarako EAJ-PNVk datozen udal hauteskundeetarako aurkeztutako taldea:
1. Mikel Lete Txintxurreta
2. Maite Agirre Iribar
3. Martin Etxaniz Beaskoetxea
4. Irune Galarraga Ecenarro
5. Kepa Sebal Lazpiur
6. Joseba Elosua Urquiri
7. Esther Ortiz de Zarate Carrillo
8. Iñaki Arrondo Aguirre
9. Sabino Azcarate Leturia
10. Izaskun Labaien Bergara
11. OualidSaidi Aarabi
12. Lidia Amblo Mercado
13. Igor Oyarbide Zubillaga
14. Mila Zubizarreta Osa
15. Gonzalo Arrondo Arostegui
16. Feli Armiño Solorzano
17. Markel Ena Arbulu
18. Arantzazu Aguirrezabal Beitia
19. Angel Murguiondo Mugica
20. Maria Eugenia Igarza Azcarate