Mutrikuren alde lan egiteko konpromezu sendoa erakutsi duten herritarren zerrenda aurkeztu du Ion Gambrak, Mutrikuko EAJ-PNVren alkategaiak

Gambrak zortzi emakume eta zortzi gizonez osatutako taldea aurkeztu du: “esperientzia, berrikuntza eta lanerako prestutasuna dute. Mutrikuk norabide berri bat hartzeko taldea da, eskarmentua duena”.

Mutrikuren alde lan egiteko konpromezu sendoa erakutsi duten herritarren zerrenda aurkeztu du Ion Gambrak, Mutrikuko EAJ-PNVren alkategaiak 27Apirilak
2023
2023 ApirilaK 27 |
MUTRIKU

PARTEKATU

Mutrikuko EAJ-PNVk osatu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako taldea, Ion Gambra Ibarzabal taldeburu duela. Datorren legealdian bidelagun izango duen taldeak Mutriku eta mutrikuarrekiko konpromezu sendoa erakutsi duela azaldu du Gambrak: “esperientzia, formakuntza, gestiorako gaitasuna eta berrikuntza uztartzen dituen taldea da, eta guztiek erakutsi dute lanerako prestutasuna. Erronka handia dugu aurretik, baina bideari ilusioarekin eta herriaren alde egiteko prestutasunarekin egingo diogu aurre. Esker hitzak ditut guztientzat, EAJ-PNVk Mutrikurako duen proiektuarekin bat egin dutelako, eta gure herriaren eta herritarren etorkizuna eraikitzeko konpromezu irmoa azaldu dutelako”.

Mutrikuk aldaketa behar du eta jarraitu beharreko bidea argi dutela azaldu du Gambrak: “Kalitatezko zerbitzu publikoak, azpiegiturak eta ekipamenduak izango dituen herria dugu helburu. Mutrikuko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea da gure nahia. Jasangarritasuna oinarri izanda egingo dugu aurrera, gure ingurunearekiko errespetua jomuga izanda. Eta Mutrikuk duen aniztasuna kontutan izanda egingo dugu aurrera, eskubide berdintasunean oinarrituta. Familietan, helduengan eta gazteengan jarriko dugu fokoa, beraien  beharrak aztertu eta aintzat hartuta egingo dugu aurrera. Inor atzean utziko ez duen Mutriku baten sinesten dugulako. Talde osoaren konpromezua duzue”.

Hala, eta Ion Gambrak gidatuta, EAJ-PNV da Mutrikuk aurrera egiteko behar duen bermea: “hitzetatik haratago, proiektuak zehaztu eta aurrera eraman behar dira. Eta EAJ-PNV horren bermea da, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta udalerri txikieneraino”.

Azkenik, alkategaiak esker hitzak izan ditu azken legealdian, lau urteotan, Udalean lanean aritu diren alderdikideentzat: “oposizioan bada ere, Mutrikuren alde egin dute lan, modu eraikitzailean. Testigua hartzea dagokigu hautagaitza berria osatzen dugunoi, batzuk ekindako bideari emango diogu jarraipena, eta beste batzuk erronka berriari egingo diote aurre. Talde lanean sinesten dut, eta EAJ-PNV osatzen dugun pertsonengan konfiantza osoa dut. Hartutako konpromezuak betetzera gatoz”.

Hau da Mutrikuko EAJ-PNVk datozen udal hauteskundeetarako aurkeztutako taldea: 

1- ION GAMBRA IBARZABAL

2- XABIER EIZAGIRRE AIZPURUA

3- MIREN EUKENE ARRIETA BERISTAIN

4- MARIA ELENA CEBRIAN LARRAÑAGA

5- VALENTIN ZUMALABE ANDONEGI

6- XABIER EGURBIDE ARISTONDO

7- ESTHER URRESTI PAZOS

8- IÑAKI ARRIZABALAGA LECUBE

9- ARANTZA MENDIZABAL ALI

10- BITTOR ANDONEGI GAZAGAETXEBERRIA

11- MIREN NEKANE ILLARRAMENDI ANDONEGI

12- ARKAITZ GARAGARZA MENDIZABAL

13- ELENA ALTUNA ZUAZUBIZCAR

ORDEZKOAK:

1- MIREN JULENE ROTETA ALTUNA

2- OIHANA IPARRAGIRRE BASURCO

3- JOSE LUIS MARTÍNEZ AZPIAZU

Interesatu Zaitez